UPV/EHUko LASER LABORATEGI BEREZIA
Aplikazioak
Interes estrategikoa eta funtsezkoa duten nanoko eta femtosegunduko laserraren aplikazioak zientziaren eta teknologiaren hainbat arlotara iristen dira. Jarraian, horietako batzuk baino ez ditugu aipatuko.
Espektroskopia:
- REMPI espektroskopia (Resonant enhanced multiphoton ionization).
- ZEKE espektroskopia (zero electron kinetic energy).
- Laser bidez induzitutako fluoreszentzia.
- Erresonantzia bikoitzeko espektroskopiak (Hole Burning...).
- Laser-ablazioa.
- Proteomikoa eta metabolomikoa (MALDI teknika).
- Fotofisikako, fotokimikako eta fotobiologiako prozesu ultralasterren denborazko ebazpena (10-15 -10-12 s), era guztietako ponpatze-zunda tekniken bidez (fluorescence up conversion, transient ionization, ion imaging...).
- Erreaktibotasun kimikoaren kontrol koherentea.
- Bestelakoak.
Fisika:
- Fotonika, oro har.
- Optika ez-lineala (maila handiko super-jarraituak eta harmonikoak sortzea, sortze parametrikoa, etab.).
- Plasmen fisika.
- Bestelakoak.
Materialen teknologia:
- Uhin-gidak prozesatzea komunikazio optikorako.
- Metalen, aleazioen eta oxidoen ablazioa. Lumaren ezaugarriak zehaztea.
- PLD (Physical laser deposition).
- MENSen ekoizpena.
- Gailu optiko berriak garatzea, informazioa biltegiratzeko.
- Bestelakoak.
Industria-aplikazioak:
- Mikromekanizatua.
- Azaleren nanoegitura zehaztea.
- Bestelakoak.