UPV/EHUko LASER LABORATEGI BEREZIA
Aurkezpena
1960an lehen gailua sortuz zenetik, Laser teknologia nabarmen garatu da. Lehenengo hura Theodore Maimanek eraiki zuen, errubiaren igorpen estimulatuan oinarrituta. Optika arloan izandako zenbait aurrerapeni esker, laser-erradiazioa IR eta RX bigunen arteko espektro elektromagnetikoaren edozein esparrutan lortu daiteke, iraupen askotako argi pultsuetan (eremu elektrikoaren oszilazio bakarraren muga fisikoraino, hau da, 800 nm-ko uhin luzerako 2-3 femtosegunduren iraupena). Argi-iturri horiek, beren ezaugarri bereziei esker, funtsezko tresnak dira kimikaren, fisikaren eta biologiaren oinarrizko ikerketetan eta aplikazio harrigarriak garatzeko aukera eman dute materialen zientzietan, ingeniaritza elektronikoan, komunikazio optikoan eta baita medikuntzan ere.
Laser Laborategiak EHUko nahiz kanpoko ikertzaileei eskaintzen dizkie zerbitzuak. SGIker unitate honetan nanosegunduen laser multzo osoa (excimero laserrak, Nd: YAG, askotariko koloragarri-sistemak VIS-UV-n sintonizatu daitezkeenak, etab .) eta pultsu ultralaburren sistema bat daude. Femtosegunduen laser hau osziladore batek eta Ti:zafiroko anplifikagailu birsortzaile batek osatzen dute eta azken horren irteera 40 fs-ko eta 2 mJ-ko pultsuen trena da (1014W/cm2 inguruko isurpenak lortu daitezke, fokalizazio moderatuen bidez). Horrez gain, femtosegunduen tresnak OPA bat du, 240-2100 nm bitartekoan sintonizatu daitekeen irteera duena (epe laburrean sistemaren hedatzea aurreikusten da eta horri esker 200 nm arteko sintonizazioak lortu ahal izango dira). Halaber, Laser Laborategiak beharrezkotzat jotzen diren tresnak ditu jets supersonikoetan espektroskopiako saiakuntzak egiteko, metalen laser-ablaziorako, PLDrako, etab.
Tresnez gain, Laser Laborategiak laserrei eta beren aplikazioei buruzko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du.