Zerbitzuak eskainiko eta kudeatuko du hazkuntzak prestatzeko eta mantentzeko edozein motatako material suntsikorra (substratuak, kontainerrak, elementu mineralak, tratamendu fitosanitarioak, etab.), baita hazkuntzak manipulatzeko eta hazkuntzen emaitzak biltzeko materiala ere.
Instalazioak eta hazkuntzen ingurumen ezaugarriak kudeatzea eta mantentzea.
Landare espezieak landatzea eta esperimentazioa egiteko hazkuntzak prestatzea, eta baita hazkuntzak, ureztatze sistemak, tratamendu esperimentalen aplikazioa eta landare materialaren emaitzak biltzea ere.
Hazkuntzaren ezaugarriei buruzko deskribapen txostena idaztea.
Kromatografia ionikoaren bidez determina daitezke analitikoki katioiak, anioi inorganikoak eta azido organikoak, bai UPV/EHUn hazitako laginetan bai kanpotik ekarritako laginetan, landare ehuna edozein motatakoa izanik ere. Gainerako determinazioei dagokionez, kontsultatu egin behar da.
Fotodokumentazio zerbitzua.
Kromatografia Ionikoa Atala
Katioien, anioi ez-organikoen, azido organikoen eta azukre soilen uretako eta landare matrize desberdinetako analisi kuantitatiboa eskaintzen da, ppm-ko detekzio tarte batean.
Zerbitzu erabilgarriak:
Landare laginetako eta uretako anioiak: fosfatoa, nitratoa, nitritoa, sulfatoa, kloruroa.
Landare laginetako azido organikoak: malatoa, malonatoa, tartratoa, zitratoa, fumaratoa, maleatoa, a-zetoglutaratoa, fosfoenolpirubatoa, isozitratoa, glutaratoa, sukzinatoa, oxalatoa, 3-fosfoglizeratoa.
Uretako eta landare laginetako katioiak: litioa, sodioa, amonioa, magnesioa, potasioa, kaltzioa.
Landare laginetako azukre soilak: glukosa, arabinosa, fruktosa, galaktosa, xilosa.
Kontuan hartu behar da ez dela elementu ezezagunak detektatzeko ekipo bat, eta web orrialdean deskribatutako analitoak bakarrik daudela eskuragarri, patroien bidezko metodo bat erabiliz. Beste analitoren bat nahi izanez gero, zerbitzuarekin kontsultatu behar da horretarako metodo berri bat garatzeko aukerarik ba ote dagoen.
Erabiltzaileentzako aholkularitza
Erabiltzaileek aholkuak jasoko dituzte landareak hazteko baldintzei buruz (zein substratu erabili, nutrizio ezaugarriak, ingurumen ezaugarriak, etab.). Laguntza teknikoa ere jasoko dute, eta langile teknikoak ikerketan laguntzeko prest egongo dira beti.
Espezie begetalen hazkuntzaren planifikazioari eta diseinu esperimentalari buruzko aholkularitza.
Esperimentua egiterakoan eta landareen ziklo biologikoan, landareen nutrizio egoerari edo gaitasun fotosintetikoari buruzko zantzu fisiologikoak ager daitezke. Zantzu horiek in situ determinatzeari buruzko aholkularitza jasoko dute erabiltzaileek.
Emaitzak biltzeari eta landare materiala kontserbatzeari buruzko aholkularitza, ikerketari egokiturik betiere.
Zerbitzuak prestakuntza ikastaroak antolatuko ditu erabiltzaileentzat.