Info_Biomedicina_Animalario-Gipuzkoa_protocolo-acceso

ANIMALIATEGI ZERBITZU OROKORRA GIPUZKOAKO CAMPUSA

Sartzeko arauak

  • Animaliategi Zerbitzu Nagusiak erabili ahal izango dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikertzaile guztiak, beste unibertsitate batzuetako ikertzaileak eta Erakunde publiko nahiz pribatuetan dihardutenak. Zerbitzua eskatzen duten erabiltzaileek honako arau hauek eta IZNen araudia bete beharko dituzte.
  • Animaliategi Unitate bakoitzak dagokion Campusaren, Animaliategi Zerbitzuetako "erabilera-arauak" banatuko dizkie interesdunei, eskainitako zerbitzuen berri emanez. Gogoan izan behar dugu EHUren Campusetan dauden animaliategien ezaugarriak aldatu egiten direla batetik bestera, gaitze ofizialari dagokionez. Beraz, barne funtzionamenduko arauak ere aldatu egiten dira.
  • Animaliak edo Animaliategiko zerbitzuak erabiltzeko eskaerei jasotako hurrenkeran erantzungo zaie. Animaliategi bakoitzak bere erregistro-liburuan edo eskaera-orrien artxiboan jasoko ditu eskaera guztiak.
  • Eskaerei erantzuteko hurrenkera arrazoi teknikoengatik edo zerbitzuko arduradunak ongi justifikatutako premiazko lanengatik aldatu ahal izango da. EHUren kanpoko zerbitzuen lehentasunak ezingo du zerbitzuaren asteko lanorduen %30 gainditu.
  • Animaliategietako unitate batek eginiko lanek ikerketa-talde edo -proiektu bati ekarpen esanguratsua egiten baldin badiote, ikerketa horri buruz eginiko argitalpenetan zerbitzu horiek erabili direla aipatuko da.
  • Tresnak erabiltzeko tarifak Ikerketa Batzordeak onartuko ditu urtero. Eskainitako zerbitzu guztiak (barrukoak nahiz kanpokoak) EHUren Kontabilitate Zerbitzuaren bidez fakturatuko dira, finkatutako tarifen arabera.
  • Laborategiko animaliak espezie bakoitzari dagokion teknologiarekin erabiliko dira, gaiari buruz indarrean dauden legeak betez. Animaliategiko langileek aholkularitza eskainiko dute. Jarduera hori EHUren Animaliategi Unitate Bakoitzak zerbitzuak erabiltzeko duen araudiaren arabera egingo da.

Barne arauak

1. Jardueren deskribapena

Psikologia Fakultatearen animaliategia ikerketa-proiektuetan edo Fakultatearen irakaskuntza-jardueretan erabiliko diren animalia txikiak hartzeko eta zaintzeko erabiltzen da.

Hain zuzen ere, honako animalia hauek hartzen dira: arratoiak eta saguak. Dena den, ukuiluratzeko ezaugarrien arabera, beste karraskari txiki batzuk ere hartu daitezke. Oro har, animaliak ez dira bertan haziko eta ugalduko (sendabideren batek arratoi kumeengan duen eraginari buruzkoa ikerketa denean izan ezik); beraz, estatuan laborategiko animaliak hornitzeko baimena duten saltokietan erosiko dira. Saltoki horiek eginkizun horietarako indarrean dagoen legedia bete beharko dute.

2. Animaliategiaren kokalekua

Psikologia Fakultatearen eraikineko 3. solairuan dago. Donostiako Tolosa etorbidearen 70. zenbakian.

3. Instalazioen banaketa

Instalazioak honako hiru gune hauetan daude banatuta:

  • Mantentzeko gunea: bi areto; bat arratoientzat eta bestea saguentzat.
  • Esperimentatzeko gunea: bi laborategi (Psikobiologiako Laborategia eta Animalien Ikaskuntzako Laborategia), hamarna kabinarekin.
  • Zerbitzuen gunea: animalien harrera eta eskuztatzea, biltegia, garbiketa eta desinfekzioa, administrazioa eta kudeaketa. Aldagelak, komuna eta dutxak.

4. Animaliak kanpoko hornitzaileei eskatzea

Animaliak erabiltzaile arduradunak edo animaliategiko zerbitzuak eskatuko ditu hazteko eta hornitzeko baimena duten saltoki ofizialetan.

Nolanahi ere, lehendabizi, animaliategiko langileek tokia dagoela baieztatu beharko dute. Hala bada, dagozkion kudeaketak egin ondoren, (astebeteko tartearekin) animaliak zer datatan iritsiko diren garaiz jakinaraziko zaio animaliategiari, haien harrera baldintza egokietan egin ahal izateko. Animaliak zerbitzuaren ordutegian eta ostiral eguerdia baino lehen hartuko dira. Ordutegitik kanpo iritsitako animaliak erabiltzaile arduradunaren ardurapean gertuko dira.

Eskatutako animalien faktura erabiltzaile arduradunaren Sailari igorriko zaio.

5. Animalien harrera

223/88 Errege Dekretua betez (1998-3-18, BOE), animaliategian zentro baimenduetan eskuratutako animaliak bakarrik onartuko dira.

Animaliategiko langileek harrera egingo dute, animaliak aztertuko dituzte eta berrogeialdiko eremuan ukuiluratuko dituzte modu egokian. Gero, dagozkien lekura eramango dituzte. Zerbitzuaren ordutegitik kanpo iritsitako animaliak berrogeialdiko gunera eramango ditu harrerako arduradunak.

Animaliategiko langileek animalien sarrera-erregistroa egingo dute eta haien jatorriari buruzko datuak jasoko dituzte; ondoren, emate-agiria artxibatuko da.

6. Animaliak ukuiluratzea

Erabiltzaileek animaliek ukuiluratuta gutxi gorabehera zenbat denbora igaroko duten jakinaraziko diete animaliategiko langileei; hartara, ostatua garaiz prestatzeko moduan egongo dira. Horretarako, erabiltzaile arduradunak sarrera-fitxa bat izango du, animalien hasierako kopurua zehazteko eta gertatzen diren bajen berri emateko. Saiakuntza amaitu ondoren, fitxa hori animaliategiko administrazioan utziko da.

Animaliak dagozkien geletan ukuiluratuko dira. Kaiola bakoitzean txartel bat jarriko da honako hauek adieraziz:

  • Erabiltzaile arduraduna.
  • Animaliaren leinua.
  • Animaliaren zenbakia.
  • Sexua.
  • Sarrera-data.

Saiakuntza amaitzean, txartela idazkaritzan utziko da eta hutsik geratuako kaiola garbitzeko gunera eramango da.

Animaliategiko langileek kaiolak garbituko dituzte eta animaliei janaria emango diete. Dena den, zenbaitetan, ikerketaren ezaugarriak direla eta, eginkizun hori erabiltzaileak berak beteko du.

Egoera jakinetan, ukuiluratutako animaliak denbora luzez erabili gabe egongo direla uste bada, erabiltzaileak eta animaliategiko langileek hitz egingo dute animaliak ukuiluratzen jarraitzea merezi duen ala ez erabakitzeko. Horretarako, aintzat hartu dira mantentze gastuak eta kaiolen eskuragarritasuna.

7. Animalien erabilera

Esperimentatzeko animaliak komunitateko arauen arabera indarrean dauden legezko araudiak betez erabiliko dira. Animalien arduradunak erabiltzaileak izango dira.

Oinarrizko bi printzipio hauen arabera erabiliko dira animaliak:

  • Animalien sufrimendua ahal den neurrian saihestea.
  • Erabiltzailearen arriskuak saihestea.

Horretarako ezinbestekoa da animaliak erabiltzen jakitea. Laborategiko animaliak erabiltzen esperientziarik ez duten pertsonek aholkularitza eskatu diezaiokete zerbitzuaren arduradunari.

Erabiltzaileek animaliategiko langelei laguntza eska diezaiekete animaliak manipulatzeko eta tratamenduak emateko, animaliategiaren barrutian. Eskaera horiek zerbitzuaren ordutegian egingo dira eta animaliategiko langileek laguntza emango dute, dagozkien betebeharrak egin ondoren.

Animaliak ostatu-gelatatik kanpo manipulatuko eta tratatuko dira, ikerketaren arabera kontrakoa egin behar denean izan ezik; horrelakoetan, animaliategiko alboetan esperimentatzeko bi gune daude (Psikobiologiako Laborategia eta Animalien Ikaskuntzako Laborategia) animaliak atera gabe manipulatzeko eta tratatzeko. Bi laborategien esperimentatzeko gelen erabilera erabiltzaile-taldeen eta laborategiko arduradunen artean koordinatuko da. Saiakuntza amaitu ondoren, erabiltzaile-taldeak gela horietako lan tresnak eta erabilitako materialak garbituko ditu. Era berean, animaliak berriro ukuiluratu beharko dira leku egokian.

Saiakuntza ezin bada egin ez animaliategian ezta atxikitako laborategietan ere, animaliak kanpora atera ahal izango dira. Gero, ahal izanez gero, animaliak animaliategiko langileei itzuliko zaizkie edo horretarako egokitu den berrogeialdiko gelan utziko dira.

Saiakuntzan animaliak infektatzeko edo gai erradioaktiboekin tratatzeko asmoa izanez gero, animaliategiko arduradunari jakinaraziko zaio, dagozkion neurriak har ditzan.

Animaliategiko langileek animaliaren bat hilik aurkituz gero, erabiltzaile-taldeari jakinaraziko diote eta hitzartutako prozedura martxan jarriko dute. Erabiltzailearekin harremanetan jartzeko arazoren bat izanez gero, hildako animalia jaso eta izoztuko da.

8. Materiala

Laborategietako barrutitik atera beharreko material guztia ahal bezain azkar itzuliko da. Kaiolak ezin dira errotulatu (txartelak erabili behar dira) eta ezin dira inolaz ere eraldatu (zuloak, etab) arduradunaren berariazko baimena izan gabe, eta, baimena izanda ere, eraldatzeko arrazoiak oso ongi justifikatu beharko dira.

9. Hilotzak ezabatzea

Langileek animaliategiko izozgailuan bilduko dituzte hilotz guztiak, dagokion zerbitzu ofizialak jaso arte.

Animaliak modu gizatiarrean hilko dira eta hilotzak ezingo dira ezabatu rigor mortisa gertatu arte. Animalia hilak plastikozko poltsa egokietan jasoko dira eta poltsak ongi itxi ondoren ezabatuko dira. Poltsetan ezingo dira orratzak edo objektu zorrotzak sartu, eramango dituzten langileak zauritu daitezkeelako. Bestelako materialik ere ezin da sartu (eskularruak, paperak, etab).

Langileak edo ingurumena kutsatzeko gai diren mikroorganismoen bidez infektatutako animaliei dagokienez, autoiltzatu beharko dira animaliategiko langileei eman aurretik. Ondoren, beraiek ezabatuko dituzte.

Animaliak erabiltzaile-taldeak hilko ditu. Horretarako, aholkularitza eskatu ahal izango zaio zerbitzuaren arduradunari.

10. Ordutegia

Animaliategia atean jarritako ordutegian egongo da zabalik.

Ongi justifikatutako kausengatik animaliategiko giltza bat emango zaie erabiltzaileei ikerketa egin bitartean. Horren erabilera haien ardurapean egongo da.

Protokolo orokorra

Gipuzkoako Animaliategian sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta eskuragarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan zehaztutako baldintzak bete beharko dira.