Esperimentatzeko animaliak ukuiluratzen dira, indarrean dauden araudien arabera. Gipuzkoako Campuseko Animaliategiak karraskari handiak eta txikiak ukuiluratu ditzake.
Ikerketetan edo bestelako zientzia egitasmoetan erabiliko diren animaliei zaintza orokorra (elikadura, osasuna, garbiketa) eta berezia egiten zaie.
Erabiltzaileei laborategiko animaliei buruzko aholkularitza ematen zaie. Halaber, bertako teknikariek laguntza teknikoa ematen dute, martxan dauden ikerketek arrakasta izan dezaten.
Erraztasunak ematen dira animaliekin egin beharreko esperimentuak aniamaliategiaren aretoetan egin daitezen; hartara, ez dira animaliak erabiliko baimenik gabeko aretoetan.
Materialen eta tresnen erosketak kudeatzen dira.
Esperimentatzeko animaliak indarrean dagoen legediaren araberako saltoki ofizialetan erosteko aholkularitza eskaintzen da eta gestioak egiten dira, bestelako jatorria duten animaliak sartu ez daitezen.
Erabiltzaileek eskatuz gero, esperimentatzeko animalien irteera kontrolatua kudeatzen da.