Info_Materiales_y_superficies-Resonancia_aplicaciones

ERRESONANTZIA MAGNETIKO-NUKLEARRA (EMN) ZERBITZU OROKORRA

Aplikazio eremuak

EMN zerbitzuak, langile teknikoen laguntzaz, erabiltzaileen eskura jartzen ditu hainbat eremu magnetikotan EMN teknika erabiliz egindako hainbat esperimentu, 300 MHz-etik 500 MHz‑erakoak.

Eskaera eta kontsulta guztiak konfidentzialtasun osoz zaintzen dira.

EMN tekniken bitartez lortutako emaitzak UPV/EHUko SGIKer Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren, unibertsitate sailen, teknologia zentroen eta halakoen beste teknika analitiko batzuen osagarri izan daitezke.

Erabiltzaileek autozerbitzua edo zerbitzu arrunta erabiliz egindako esperimentuen emaitzak EMN zerbitzuaren zerbitzarian gordetzen dira, eta interesdunek ftp bidez jasotzen dituzte.

Kontratupeko zerbitzuaren erabiltzaileek, formatu elektronikoaz gain, espektro inprimatuak jaso ditzakete fax bidez edo posta arrunt bidez. Gainera, aldez aurretik eskatuz gero, lortutako emaitzen interpretazioari buruzko txostenak ere egiten ditu zerbitzuak.

Esperimentu estandarrei dagokienez (1H, 13C), ezinbesteko kasuetan salbu, laginak eta argibideak jasoz geroztik 48 orduko epean lor daitezke emaitzak. Nolanahi ere, behar jakin batzuek bultzaturik, erantzun azkarragoa ere jaso daiteke.

Zerbitzuak

Aipatutako zerbitzuak jaso aurretik, planteatutako arazoak ebazteko esperimentu edo aukera egokienei buruzko kontsultak egin daitezke, inolako konpromisorik gabe.

  1. Lagin likidoen, disoluzioen edo gelen hainbat motatako nukleoen (1H, 19F, 13C, 31P, 15N , 29Si , 27Al, 113Cd, etab. barne) espektroak egitea EMN teknika erabiliz, bi edo hiru kanal aldi berean behatuz eta Z ardatzeko gradienteez baliatuz.
  2. Solidoen espektroak CPMAS (Cross Polarization Magical Angle Spinning) teknika tenperatura aldakorretan erabiliz erregistratzen dira, 10.000 b/min-ko biratze abiaduran, gutxi gorabehera. Zunda erabiliz, ^31 P,^13 C, ^29 Si eta ^27 nukleoak beha daitezke, besteak beste.
  3. Lortutako emaitzen txostenak (aldez aurretik eskatu behar da).
  4. Espektroak izendatzea (aldez aurretik eskatu behar da).
  5. EMN teknika aplikatzeko eremuari buruzko aholkularitza.
  6. EMN metodo eta esperimentuak egitea eta abiaraztea UPV/EHUko eta teknologia zentroetako ikertzaileentzat.

Ekipamenduari buruzko atalean ikus daitezke zerbitzuan erabil daitezkeen espektrometro, zunda eta softwareen ezaugarri teknikoak. Zerbitzuei edo ekipoen aukerei buruz informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan EMN zerbitzuaren arduradunari.

Aplikazioak

EMN hainbat industria aplikaziotan erabil daiteke, produktu ezezagunak identifikatzetik hasi eta kalitate kontroleko prozesuetara, katalisi azterketetara edota azken produktuak izendatzera edo egiaztatzera. Soluzioetako EMNri esker, hainbat produktu organiko eta ez‑organiko (ez ferroso) azter daitezke; aztertu nahi den materiala deuterio disolbagarriren batean disolbatzeko gai izatea da baldintza bakarra. Hona hemen aplikazioetako batzuk:

  1. Estrukturak identifikatzea.
  2. Estrukturak egiaztatzea.
  3. Konposatuak identifikatzea.
  4. Laginak osatzea.
  5. Molekulen mugikortasuna: disoluzioetan eratutako egiturak determinatzea.
  6. Prozesuen jarraipena egitea, zinetikak.
  7. Polimorfismo azterketak egitea.
  8. Asoziazio prozesuak determinatzea.
  9. Tenperatura altu eta baxuetan azterketak egitea.
  10. Enantiomero soberakina zehaztea.

EMN teknika ez da suntsitzailea; alegia, nahi izanez gero, lagina berreskura daiteke, eta abantaila da hori.