Info_ApoyoTecno-SCAnalisis-Araba_servicios

ANALISIRAKO ZERBITZU ZENTRALA ARABAKO UNITATEA

Zerbitzu Motak

Sustantzia zehatzen analisia

Eskatzaileak, aldez aurretik Zerbitzuko Teknikariei galdetuta, analisiak egiteko metodologia estandarra emango du. Analisiak Zerbitzuko teknikariek egingo dituzte eta eskatzaileari fakturatuko zaizkio. Zerbitzuak, bere ezaugarriak direla eta, beharrezkoa den material suntsigarririk ez badu (zutabe kromatografikoak, xurgatze-atomikoko lanparak, etab) eskatzaileak berak erosiko du.

Konposatu ezezagunen ezaugarriak zehaztea

Eskaileak indarrean dauden tarifen arabera eginiko aurrekontua onartu ondoren, Zerbitzuko Teknikariak ezaugarriak zehazteko lanak egiten hasiko dira.

Ikerketa-lanak

EHUren edozein ikerketa-taldek denbora jakin batek Zerbitzu Orokorra eskatu eta bertako tresnak erabili ahal izango ditu, ikerlanak egiteko. Eskaera egiten duen Ikerketa Taldeak langileak jarriko ditu eta Zeributzuko Teknikariak aduratuko dira haien prestakuntzaz.

Irakaskuntzari laguntza

Eskola praktikoak eskaini aha izango dira, EHUren titulazioen ikasketa-planetan dauden ikasgaiak badira eta Zerbitzuak dituen teknikei lotutakoak.

Era berean, masterrak eta/edo tresnak erabiltzeko teknikei buruzko ikastaroak eskaini ahal izango zaizkie, besteak beste, Kimika, Farmazia, Biologia, Elikadura eta Albaitaritzako lizentziadunei eta ingeniariei.

Langileen prestakuntza

Eskatzailkeak, aldez aurretik Zerbitzuko Teknikariei galdetuta, zerbitzuko tekniken erabilerari buruzko ikastaro teorikoak eta praktikoak jasotzeko aukera izango du. Horrez gainera, teknika horien bidez eginiko analisiei eta horiei lotutako arazoei nahiz zalantzei buruzko aholkularitza eskainiko zaio.