Mindfulness para la gestión del estrés
Izena emateko epea: 2024ko irailaren 30etik urriaren 10era
Ikastaroa gaztelaniaz emango da
Mindfulness arreta osoa edo arreta kontzientea izatea da.Gure buruan unez une zer darabilgun kontzienteago jakitean datza, epaitu gabe.
Tailer hau taldeko hezkuntza eta psikologia programa bat da, MBSR (Mindfulness Based-Stress Reduction) programan oinarritua. Kalitate estandarrak ditu eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da.
Mindfulness praktikatuz, arreta hobetuko duzu, ongizatea areagotuko duzu, erresilientzia, autozaintza eta lasaitasun iturri berriak aurkituko dituzu zure bizitzan eta, gainera, zailtasunak eta arazoak eraginkortasun handiagoz kudeatzen lagunduko dizu.
Tailer honekin, denbora bat eskaini nahi dizugu, non lehen pertsonan mindfulness praktika esperimentatuz, zure bizitzan ezinegona sortzen duten barne prozesuak ezagutu ahal izango dituzun eta estres uneetan dauden egoera mental desatseginekin erlazionatzen ikasiko duzun.
Saio bakoitzean, parte hartzaileek astean zehar egin beharreko mindfulness praktikak ikasi eta gorputzari eta buruari arreta eskaintzeko modu berriak ezagutuko dituzte. Gainera, estresa hobeto ulertuko dute eta estresari aurre egiteko azalpen didaktikoak eta ariketak baliatuko dituzte.
Helburuak
- Midfulness-a eta bere praktikak ezagutaraztea.
- Estresari emandako erantzun psikologikoa eta fisiologikoa eta estresa maneiatzeko estrategiak ezagutzea.
- Eguneroko bizitzan midfulness-a erabiltzen ikastea.
Metodologia
Tailer hau berriz ere aurrez aurre egingo da. Lau astez talde txiki batean elkartuko gara, astean behin, 3 orduz, Mindfulness-en praktika ezberdinak ezagutu, ikasi eta esperimentatzeko, baita estresaren erantzunean dauden mekanismoak ezagutzeko ere.
Datak, ordutegiak eta tokia
Gipuzkoako Campusa
- Datak (astelehena):
- Urria: 14, 21, 28
- Azaroa: 4
- Ordua: 15:00etatik 18:00etara (3 ordutako saioak)
- Tokia: Dinamika Gela. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA I)
- Parte hartzaile kopurua: 30
- Hizkuntza: Gaztelania
- Oharra: Esterilla bat eta manta arin bat eramatea gomendatzen da
Irakaslea
Lucía Pérez Vela. Osasun-psikologo orokorra. Mindfulness irakaslea (MBSR Teacher at Brown University).
Harremanetarako
Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus
Izen ematea
Izena emateko epea: 2024ko irailaren 30etik urriaren 10era
Ikastaroa gaztelaniaz emango da