Garatu zure adimen emozionala: ongizate personal eta akademiko/profesionalerako estrategiak
Izena emateko epea: 2024ko irailaren 30etik urriaren 10era
Ikastaroa euskaraz emango da.
Pertsona guztiok egunero esperimentatzen ditugu emozioak, giza esentziaren parte dira, baliagarriak eta beharrezkoak, baina batzuetan zaila egiten zaigu emozioak ulertzea eta kudeatzea.
Adimen emozionalak laguntzen digu sentitzen ditugun emozioak eta beste pertsona batzuek sentitzen dituztenak atzematen, haien kausak eta ondorioak ulertzen, gure ongizatea eta harreman positiboak sustatzeko moduan arautzen, eta esparru akademikoan eta profesionalean hobeto moldatzen.
Tailer honetan, Adimen Emozionalarekin eta emozioekin harremanetan jarriko gara; emozioak hautemateko eta adierazteko eta emozioak eraginkortasunez ulertzeko eta erregulatzeko gaitasunak hobetuko ditugu.
Helburuak
- Adimen Emozionala hobetu daitezkeen trebetasunen multzo gisa ezagutaraztea.
- Emozioek giza elkarreraginak nola errazten edo zailtzen dituzten ulertzea.
- Emozioak ulertzeko, adierazteko eta erregulatzeko trebetasun pertsonala hobetzea.
Metodologia
Tailer hau aurrez aurreko formatuan egingo da. Lau astez talde txiki batean bilduko gara, astean behin, 3 orduz, emozioak, haien pertzepzioa eta erregulazioa ezagutzeko eta norberaren beharrak, zailtasunak eta indarguneak zein diren ikasteko.
Datak, ordutegia eta tokia
Bizkaiko Campusa
- Datak (astelehena):
- Urria: 14, 21 eta 28
- Ordua: 15.00etatik - 19.00etara (4 ordutako sailoa)
- Tokia: Leioako Liburutegia. Doktoregoko 7. gela
- Parte hartzaile kopurua: 30
- Hizkuntza: Euskara
Irakaslea
Goretti Soroa. Psikologiako Fakultatea (UPV/EHU).
Harremanetarako
Correo electrónico: talleres.sap@ehu.eus
Izen ematea
Izena emateko epea: 2024ko irailaren 30etik urriaren 10era
Ikastaroa euskaraz emango da.