Del estrés a la capacidad resolutiva
Izena emateko epea: zabalik plazak agortu arte
Ikastaroa gaztelaniaz emango da.
Badirudi estres prozesuak ia “ohiko” bilakatu direla gure bizitzetan. Zentzua dauka: ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu, egoera horien gaineko kontrol txikia dugula iruditzen zaigu eta, gizaki gisa, porrotaren beldur gara, aurrean ditugun erronkei erantzuteko gai ez izateak izutzen gaitu.
Baliabide gutxi ditugula sentitzen badugu, baliabide berriak sortu, praktikatu eta entrenatu behar ditugu: baliabide emozionalak, kognitiboak, instrumentalak eta komunikatiboak.
Modu eraginkorrean ekiteko, lehenik eta behin, emozioak eta burua lasaitu behar ditugu. Nolabaiteko oreka dugunean, antolakuntza eta plangintza sistemak eta estrategiak erabil ditzakegu helburu errealistak erdiesteko, gure gaitasunen eta trebezien hautematea indartzeko eta, nagusiki, eguneroko bizitzako askotariko egoeretan aplika ditzakegun baliabideak garatu eta integratzeko: bizitza pertsonala, lanekoa, ikasketak...
Prozesu hori ulertzeak eta metodo antolatu bati jarraitzeak aukera ematen digu “ikasten ikasteko”; hau da, guk geuk geure gaitasunak areagotzeko.
Helburuak
- Estresaren prozesua ulertu eta estresa hasi dela adierazten duten seinaleen aurrean ekiteko gai izatea.
- Burua eta emozioak lasaitzeko baliabideak erabiltzea.
- Egoerei modu planifikatu eta errealistan aurre egiteko eta antolatzeko baliabideak entrenatzea.
Metodologia
Online tailerra. Edukiak eguneroko adibideekin eta egoerekin azalduko dira. Lan pertsonaleko praktika bat egin daiteke ikasturtean zehar, eta irakasleari bidali ahal izango zaio, ikasturtearen amaieran berrikusteko. Praktika hori borondatezkoa da.
Datak, ordutegiak eta tokia
- Datak:
- Martxoa: 4, 6, 11, 13, 18 eta 20 (asteartea eta osteguna)
- Ordua: 16:00etatik 18:00etara (2 ordutako saioak)
- Tokia: On line TEAMS aplikazioaren bidez. Posta elektroniko bat bidaliko zaie onartutakoei, tailerrean sartzeko jarraibideekin.
- Parte hartzaile kopurua: 100
- Hizkuntza: Gaztelania
Irakaslea
Ana Varela. Psikologoa. Aholkularia. Estresean eta ikaskuntza eta garapen prozesuetan aditua.
Harremanetarako
Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus
Izen ematea
Izena emateko epea: zabalik plazak agortu arte
Ikastaroa gaztelaniaz emango da.