KIT-habilidades-psicologicas-confinamiento-PAS-PDI

Berrogeialdiari aurre egiteko gaitasun psikologikoen KIT-a (TEKAZEL eta IIP)

Sentitu, pentsatu, ekin
Izena emateko epea itxita dago

Garai gazi-gozoak bizitzea tokatu zaigu, etorkizuna “normaltasunera” bueltatuko dela pentsatzea ere zaila iruditzen zaigu. Aldaketa sakonak bizitzen ari gara eta ezegonkortasun egoera honetan autodefentsarako mekanismoak bilatzen ditugu, etorkizunarekiko segurtasun sentsatzioa irabazteko.

Berrogeialdi honetan, etxean egonik ere, aukera berriak sortzen zaizkigu “normaltasun” gisa bizitzen genituen patroiez agurtzeko, ziur sentiarazten gintuzten konfort-gune horietatik irteteko. Irten nora baina? Barrura! Gure benetak oesentziarekin konektatzeko aukera daukagu, non gure buruaz jabetzeko indarra jaiotzen den. Gure sakontasunean baitugu ikaskuntza aukera berriak zabalduko dizkigun potentziala, bai arlo pertsonalean bai akademikoan ere.

Helburuak

Berrogeialdiko egun gogor hauetarako orientabide gisa erabili ditzakegun hiru proposamen ezagutzea eta martxan jartzea, gure bizitzak birkokatzeko eta espazio-denbora berri hauek ahalik eta hobekien igarotzeko.

Edukiak

1) “SENTITU hemen eta orain” (mindfulness);

2) “PENTSATU modu eraikitzailean” (baikortasuna);

3) “EKIN modu osasuntsuan” (bizitzako ohituren aldaketa).

Data, ordutegia eta lekua

  • Data: Maiatzaren 7a, osteguna (gaztelera) eta Maiatzaren 12a, asteartea (euskara).
  • Ordutegia: 15:00-18:00h.
  • Lekua: BlackBoard Collaborate gelaren linka email bidez bidaliko zaie  izena eman duten ikasleei.

Partaide kopurua: 200 (talde bakoitzean).

Antolatzaileak

Ekimen hau Arreta Psikologikorako Zerbitzuak eta Psikologia Fakultateak antolatzen dute, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzaren babesarekin.

Irakasleak

Goretti Soroa eta Aitor Aritzeta

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus

Izena ematea

Izena emateko epea itxita dago

Ikastaro honetan ez da partehartze ziurtagirik emango.