Consecuencias-acreditacion-docente

Irakaskuntza egiaztapenaren ondorioak

Talde-argazkia

DOCENTIAZ programaren eragina bi mailatan nabarmentzen da:

  • a) Irakasleei eragiten dizkien ondorioak:
    • Erkidegoko ordainsari osagarri gehigarrietan, DOCENTIAZ programaren bidezko irakaslanaren ebaluazioan lortutako emaitza Irakasle atalari dagokion ebaluazio irizpideetako bat da.
    • Ebaluazio bikaina lortzen duen irakasleak errektorearen aintzatespena izango du.
    • Kalifikazio bikaina duten irakasleak Docentiaz programarako ebaluatzaileak prestatzeko tailerrean parte hartzera gonbidatuko dira, eta hori gainditzen dutenak ebaluatzaileen poltsan sartuko dira.
    • Aldeko ebaluaketa, meritu bat da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarentzat (UNIBASQ), baita ere Irakasleak ziurtatzen dituen Kalitatearen Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Agentzia Nazionalarentzat (ANECA).
    • Aldeko ebaluazioa baldintzetako bat da oinarrizko irakaskuntza eta ikerketari dagozkion jardueren tartea lortzeko, UPV/EHUren Jardun Akademikoaren Planean.

    • Eskakizun bat da aldeko ebaluazioa lortu izana, gutxienez 60 punturekin, “IKD i3 Laborategia Berrikuntza Proiektuen deialdian” koordinatzaile gisa parte hartzeko.

    • Hiru urtetik gorako esperientzia duten irakasleen kasuan, Docentiaz programan ebaluatua izana azken bost deialdietako bateren batean, edo, bestela, 2023ko Docentiaz deialdian parte hartzeko konpromisoa hartzea baldintza berezia da GAITUZ programaren 1. ibilbidean.

    • Docentiaz programaren azken bost deialdietako batean parte hartzea, 70 puntutik gorako puntuazioarekin, edo, bestela, 2023ko Docentiaz deialdian parte hartzeko konpromisoa hartzea GAITUZ programaren 2. ibilbideko baldintza berezietako bat da.

    • Campus Bizia Lab Programa: Proiektuko irakasle koordinatzaileak UPV/EHUk kontratatutako langilea izan beharko du, edo estatutuei dagokienez UPV/EHUrekin lotuta dagoen langilea; horrela bermatuko da unibertsitatearekin duen loturaren iraupena ez dela eskatutako proiektuarena baino laburragoa. Kontuan izango da irakasle koordinatzaileak Docentiaz programaren azken bost deialdietako batean parte hartu izatea eta 70 puntutik gorako puntuazioa lortu izatea.

    • Aurkako ebaluazioa duten irakasleek gonbidapen bat jasoko dute, irakaslana ebaluatzeko arloaren Errektoreordetzaren Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak Prestakuntza Planaren barruan kudeatutako programa edo tailerren batean parte har dezaten. Era berean, banan-banako prestakuntza edo aholkularitza eskatu ahal izango diote aipatutako zerbitzuari.

    • Docentiaz programaren bitartez irakaslanaren akreditazioa izango da "Irakasleen merituen" ebaluaketan irizpide nagusia (Bosturtekoak).​​

  • b) Unibertsitate Erakundeari  eragiten dioten ondorioak:
    • Programa erakundearen indarguneetako bat da, 2022-2025 aldirako Plan Estrategikoaren PERTSONEI buruzko I. PRESTAKUNTZA helburuetako bat garatzeko, hots, 05 HELBURUA: “Bultzada ematea IKD hezkuntza ereduari eta GJHekin konprometitutako irakaskuntza berrikuntzako esparru berriari, diziplina anitzeko prestakuntza indartuta, baita zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak ere”; “04. EKINTZA:. Irakasleen garapen profesionalerako eredu propio bat diseinatzea, IKD hezkuntza ereduaren eta i3 estrategiaren garapenarekin eta irakaskuntza lana ebaluatzeko (Docentiaz programa) ereduarekin koherentea izango dena, eta prestakuntza baliabideak berrantolatzea eta osatzea, irakasleei aurrera egiten laguntzeko”.
    • Docentiaz programaren parte hartze portzentajea tituluen jarraipenerako adierazleetako bat da, kalitatearen barruko berme sistemaz baliaturik beharrezkoak diren antolakuntza eta kudeaketa aldaketak sartu ahal izateko.