encuesta_posgrado_procedimiento

Graduondoko inkestan iritziak jasotzeko prozedura

Master ikasketetan, iritzia biltzeko bi prozedura hauek eskaintzen dira:

Inkesta egiten zaio bi baldintza hauek betetzen dituen irakaslan orori: taldean 5 ikasle edo gehiago matrikulatuta egotea, edo irakasleak 8 ordu edo gehiago ematea taldean. Ordu horiek kalkulatzeko, kontuan hartzen dira bai ordu teorikoak bai praktikoak.

Erabat birtualak diren irakasgaietan on-line prozeduraren bidez jasoko da iritzia bai aukera askeko ikasketa-planetan, bai G9ren Unibertsitatearteko Campus Birtualean, bai erdi-presentzialak diren irakasgaietan.

Irakasleen irakaslanari buruzko ikasleen iritzi-inkesta egiteko behar diren datuek GAURen (Unibertsitateko Kudeaketa Akademiko Berritua) grabatutakoa dute erreferentzia gisa.  GAURen bitartez, irakasleek beren irakats-betebeharra kontsultatu ahal izango dute, baita beren hitzorduak ere, ikasleen iritzia inkestatzaileen bidez jasotzen duten ikastegietakoak izanez gero. Ikus AROAren (Ikaslearen iritzi inkestaren aplikazio berritua) erabiltzailearentzako eskuliburua.