encuesta_posgrado_tipos_informes

Graduondoko inkestaren txosten motak

Informazio orokorra

Ikasleek beren irakasleen irakaslanari buruz betetako iritzi-galdetegiaren bidez  (pdf , 97.88 KB) SED/IEZk  bildutako informaziotik abiatuta, hainbat txosten mota egiten dira, irakasleek GAURen kontsulta ditzaketenak.

Irakasleek, gako pertsonala erabilita, GAUR kudeaketa-sistemaren bitartez ("Inkestak" atala, "Txostenak" azpiatala) zerrenda bat ikus dezakete non txosten mota guztiak ageri diren: irakaskuntza-egoerakoa, irakaslearena, talde-mailakoa, irakasgaikoa, sailekoa, titulukoa, ikastegikoa eta ordezkaritzakoa, eta unibertsitatekoa. Edozein eskuratzean, sistemak pdf bat sortzen du txosten bakoitzeko, interesa duen pertsonak digitalki gorde edo/eta paperean inprimatu dezan.

Txostenak eskuratzeko aukerari dagokionez, irakasle bakoitzak soilik bere irakaskuntzari dagozkionak eskura ditzake. Pertsona bakarreko organoek beren eskumenekoak eskuratu ahal izango dituzte.

Horretarako, baina, eskaera egin beharko diote idatziz, Erregistro Orokorraren bidez, Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuari, eta unibertsitateko irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko programetan erabiliko direla ziurtatu beharko dute.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostena

Irakasleak txosten bat eskuratzen du eskolak ematen dituen irakaskuntza-egoera bakoitzeko (irakaslea-irakasgaia-taldea). Txosten bakoitzaren erreferentzia dagokion teoriako taldea da; hortaz, azpitaldeen irakaskuntza txosten bakarrean biltzen da, baldin eta irakaskuntza-egoera horren gainean 5 iritzi edo gehiago eman badira.

Irakaskuntza-egoeraren txostenean iritziak grafiko batean jasotzen dira. Bertan, zatirik argienak itemekiko adostasun-maila handiagoa adierazten du, eta; zati ilunenak, berriz, adostasunik eza. Grafikoaren eskuinaldean, ikasleek item bakoitzean emandako iritzien batezbestekoak ageri dira, baita dimentsio bakoitzaren batezbestekoak ere. Grafikoaren ezkerraldean, berriz, item bakoitzeko jasotako iritzien kopurua ageri da.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: irakaskuntza-egoera horretan eskuratutako emaitza alderatzea, irakaslearen txosteneko emaitzarekin. Horrelakoetan, alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da. Beste alderaketa batzuk ere eskaintzen dira: jakintza-arlo, irakasgai, ikastegi, sail, talde-maila, saileko atal edo tituluko gainerako irakaskuntza-egoera guztiekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleenekin.

Irakaslearen txostena

Txosten honek ikasleen balioespenak testuinguruan kokatzeko informazioa ematen du, eta irakaskuntza-egoeraren txostena egin ez den kasuen berri ematen digu (ikus aurreko atala), horren zergatia ere adieraziz.

Bi zati ditu: lehenengoan, irakasle horrek sortutako irakaskuntza-egoeraren txosten guztien batezbestekoa ematen da, grafiko batean eta zenbaki baten bidez. Txostenaren bigarren zatian, testuingurua zehazteko datuak ematen dira: irakasleak emandako kredituen kopuru osoa, irakasgai bakoitzean emandakoak, irakasgaiaren antzinatasuna eta irakaslearena irakasgai horretan, erabilitako inkesta-sistema, etab.

Irakaslearen txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: norberak eskuratutako emaitzak alderatzea,  jakintza-arlo berean edo sail berean irakaskuntza ematen duten irakasleen emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleenekin. Alderaketa bakoitza grafiko batean jasoko da, txostenaren eskuinaldean.

Talde-mailaren txostena

Txosten honek talde-maila horretan emandako enborreko eta derrigorrezko irakasgaien irakaskuntza-egoerari buruzko txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Talde-mailaren araberako txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: lortutako emaitzak alderatzea, ikastegi eta titulu berean irakaskuntza ematen duten gainerako irakasleen emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleenekin. Alderaketa bakoitza grafiko batean jasotzen da, txostenaren eskuinaldean.

Irakasgaiaren txostena

Txosten honek irakasgai bera ematen duten irakasleek eskuratutako irakaskuntza-egoeraren txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Irakasgaiaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: lortutako emaitzak alderatzea, talde-maila, ikastegi eta/edo ikasketa-plan berean irakasten duten irakasleen emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleenekin. Alderaketa bakoitza grafiko batean jasotzen da, txostenaren eskuinaldean.

Sailaren txostena

Txosten honek sail bati dagozkion irakasgaietan eskuratutako irakaskuntza-egoeraren txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Sailaren txostena GAURren bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: eskuratutako emaitzak alderatzea, UPV/EHUko gainerako irakasleek lortutako emaitzen batezbestekoarekin. Alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da.

Masterraren txostena

Txosten honek master baten irakaskuntza-egoeraren txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Masterraren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: eskuratutako emaitzak alderatzea, ikastegi bereko irakasleen eta UPV/EHUko gainerako irakasleen emaitzen batezbestekoekin. Alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da.

Ikastegi/Ordezkaritzaren txostena

Txosten honek ikastegi batean emandako irakasgaiei buruzko irakaskuntza-egoeraren txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.

Ikastegiari eta ordezkaritzari buruzko txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: lortutako emaitzak alderatzea, UPV/EHUko gainerako irakasleek lortutako emaitzen batezbestekoarekin. Alderaketa txostenaren eskuinaldean kokatutako grafiko batean jasotzen da.

Unibertsitate osoaren txostena

Txosten honek UPV/EHUko irakasleek eskuratutako irakaskuntza-egoeraren txostenen batezbestekoa adierazten du, zenbakien eta grafikoen bidez.