encuesta_grado_tipos_informes

Graduko inkestaren txosten motak

Informazio orokorra

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak (IEZ), ikasleek irakasleen irakas-jardueraz bete behar dituzten galdetegien bidez  (pdf , 97.88 KB), bildutako informazioan oinarrituz, banakako txostenak eta txosten globalak egiten dira. Ondoren, irakasleek GAURen bidez txosten horiek ikus ditzakete.

Irakasleek, gako pertsonala erabiliz, GAUR gestio-sisteman sartu eta "Inkestak" ataleko "Txostenak" azpiatalean txosten mota hauek ikusiko dituzte: irakaskuntza-egoeraren banakakoa, irakaslearena, mailako taldearena, irakasgaiarena, sailarena, titulazioarena, ikastegi/ordezkaritzarena eta unibertsitate osokoarena. Horietako edozeinetan sartuz, pdf formatudun txostenak eskuratu ahal izango dira, ondoren digitalki gorde edo inprima daitezkeenak.

Txostenen eskuragarritasunari dagokionez, irakasle bakoitzak bere irakaslanari buruzko txostenak baino ezingo ditu ikusi. Kide bakarreko organoek euren eskumenaren pean dauden txostenak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta Irakaskuntza Ebaluatzeko Zerbitzuari idatziz eskatzen badiote, Erregistro Orokorraren bidez, eta unibertsitateko irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko programetan ezartzeko dela frogatzen badute.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostena

Irakasleak eskolak ematen dituen irakaskuntza-egoera (irakaslea-irakasgaia-taldea) bakoitzeko txosten bana eskuratzen du. Txosten bakoitzaren erreferentzia dagokion teoria-taldea da; beraz, azpitaldeen irakaskuntza txosten bakarrean biltzen da, baldin eta irakaskuntza-egoera horri buruzko 5 iritzi edo gehiago adierazi badira.

Irakaskuntza-egoeraren banakako txostenean, iritziak grafiko batean azaltzen dira; alde argienak itemarekiko adostasun maila handiagoa dela adierazten du; ilunenak, berriz, adostasunik eza islatzen du. Grafikoaren eskuinaldean ikasleen iritzien batezbestekoak (item bakoitzari dagokionez) azaltzen dira. Grafikoaren ezkerrean item bakoitzean jasotako iritzi kopurua agertzen da.

GAURen bidez irakaskuntza-egoeraren banakako txostena/k eskuratzerakoan, emaitzaren alderaketa eska daiteke. Esate baterako, irakaskuntza-egoera horretan lorturiko emaitza irakaslearen txostenean lorturikoarekin aldera daiteke. Kasu horretan, txostenaren eskuinean dagoen grafikoan jasoko da alderaketa. Beste alderaketa mota batzuk ere egin daitezke, izan ere, jakintza arlo, irakasgai, sail, mailako talde, saileko atal edo titulazio bereko irakaskuntza-egoerei buruzko emaitzekin eta UPV/EHUko gainerako irakasleenekin erkatzeko aukera ematen da.

Irakaslearen txostena

Txosten honek ikasleen balorazioa testuinguruan kokatzeko informazioa jasotzen du, eta irakaskuntza-egoeraren banakako txostena sortu ez den kasuak adierazten dira (ikusi aurreko atala), eta horren zergatia azaltzen da.

Bi zati ditu. Lehenengoan irakasle horrek sortutako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa adierazten da, grafiko eta zifra baten bidez. Txostenaren bigarren zatian, datuak testuinguru batean ikusteko informazioa ematen da: irakasleak ematen dituen kreditu guztien kopurua, irakasgai bakoitzean ematen dituenak, irakasgaiaren antzinatasuna eta irakasleak berau irakasten daraman urte kopurua, erabili den inkesta-sistema, etab.

Irakaslearen txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: banaka lorturiko emaitzak jakintza arlo berean eskolak ematen dituzten beste irakasleek, sail berekoek edota EHUko gainerako irakasleek lortutakoekin alderatzekoa, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasoko da.

Mailako taldearen txostena

Txosten honek mailako talde batean ematen diren enbor eta derrigorrezko irakasgaietako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa ematen digu, grafiko eta zifra baten bidez.

Mailako taldearen txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: lorturiko emaitzak ikastegi berean eskolak ematen dituzten beste irakasleek, titulazio berekoek eta EHUko gainerako irakasleek lortutakoekin alderatzekoa, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasotzen da.

Irakasgaiaren txostena

Txosten honek irakasgai berbera  ematen duten irakasleek eskuratutako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa ematen digu, grafiko eta zifra baten bidez.

Irakasgaiaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ere ematen du: lorturiko emaitzak mailako talde berean eskolak ematen dituzten beste irakasleek, ikastegi edota ikasketa-plan berekoek eta EHUko gainerako irakasleek lortutakoekin alderatzekoa, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasotzen da.

Sailaren txostena

Txosten honek saileko irakasgaietako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa ematen digu, grafiko eta zifra baten bidez.

Sailaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ematen du: lortutako emaitzak alderatzea, EHUko gainerako irakasleek lortutakoekin, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasotzen da.

Titulazioaren txostena

Txosten honek titulu horren irakaskuntza-egoerari buruzko banakako txostenen batezbestekoa adierazten du, garfiko eta zifra baten bidez.

Titulazioaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ere ematen du: lorturiko emaitzak ikastegi berean eskolak ematen dituzten beste irakasleek eta EHUko gainerakoek lortutakoekin alderatzekoa, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasoko da.

Ikastegi/Ordezkaritzaren txostena

Txosten global mota hau ere irakasleentzat berria da. Bertan ikastegi/ordezkaritzako irakasgaietako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa adierazten da, grafiko eta zifra baten bidez.

Ikastegi/Ordezkaritzaren txostena GAURen bidez eskuratzerakoan, programak beste aukera bat ere ematen du: EHUko gainerako irakasleek lortutakoekin alderatzekoa, hain zuzen. Alderaketa bakoitza txostenaren eskuinaldean dagoen grafikoan jasotzen da.

Unibertsitate osoaren txostena

Txosten honek UPV/EHUko irakasleek eskuratutako irakaskuntza-egoeraren banakako txosten guztien batezbestekoa ematen digu, grafiko eta zifra baten bidez.