Graduko inkestan erabilitako tresna: galdetegia
Ikasleen iritziak galdetegi baten bidez jasotzen dira (pdf, 38 KB). Galdetegi bat da aldez aurretik prestatutako galderei emandako erantzunen bitartez jasotako informazioa modu egituratuan biltzeko prozesua; hots, ikasle guztiei galdera berberak egiten zaizkie, modu eta hurrenkera berean.
Honako galdetegi hau "Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Espazio" barneko irakaskuntza-eredu baten araberakoa da. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Espazioaren araberako plangintza didaktikoak, honako galdetegi honek ispilatzen dituenak, hauexek dira: ikasleari garrantzi handiagoa ematea bere trebakuntzan, lankidetzan egindako lana sustatzea, irakaskuntza antolatzea eskuratu beharreko ikasketa-emaitzen arabera, eta, azkenik, ikaskuntza autonomo eta iraunkorra bultzatzeko tresnak eskuratzeko bideak eskaintzea.
Gaur egun erabiltzen den tresnak hiru zati hauek ditu:
1. Ikasleen taldea testuingurura egokitzeko datuak.
Galdetegiaren hasieran informazioa biltzen da, horren bidez lortuko diren emaitzak testuingurura egokitzeko. Era berean, ikasleen balioztatzeak dagokien testuingurura egokitzeko datuak biltzen dituen taula bat dauka galdetegiak. Honako hauek dira, hain zuzen, bildutako datuak: sexua, adina, eskolara joan ohi den ikasle-kopurua, irakasgaiaren deialdia, irakasgaiari eskaintzen zaion ordu-kopurua, tutoretzen erabilera, ikasgaiari hauteman zaion zailtasuna, ikasgaiari begira aurreikusten den motibazioa eta, azkenik, iritzia irakasle bati buruz ematen denean, irakasle horrekin ikasgai bat eman ondoren ikasleak erakusten duen interesa.
2. Ikaslearen autoebaluazioa.
Hiru galderek osatutako zati bat da, eta bere xedea da ikasleak bere ikaskuntza-prozesuari buruzko gogoeta egin dezan.
3. Irakasleen irakaslanari buruzko iritzia.
Zati honek 25 galdera ditu, Likert eskalaren 5 balioen bidez balioesten direnak. Eskala horretan 5 balio daude (1=ez nago batere ados, 2=ez nago ados, 3=zertxobait ados nago, 4=ados nago eta 5=erabat ados nago), eta beste lauki bat EE/EE (6=ez daki/ez du erantzun) aukerarekin.
Galderak egituratzeko dimentsioak honako hauek dira:
- Irakaslanaren plangintza (1-2 galderak).
- Irakaskuntza-metodologia (3-5 galderak).
- Irakaskuntzaren garapena (6-13 galderak).
- Ikasleekiko elkarreragina (14-20 galderak).
- Ikaskuntzaren ebaluazioa (21-24 galderak).
- Gogobetetze orokorra (25 galderak).