Aurkezpena
Gure taldearen ikerketa arloak C-C loturak sortzeko, kimika organikako erreakzio kontzertatu zein pausokoen azterketa du helburu. Halaber, prozesu hauen estereokontrolaren jatorria aztertzen da. Gaurdaino, ikertu ditugun erreakzio nagusiak ondorengoak dira:
- Zikloadizioak [1+2], [2+2], [3+2], [4+2], [8+2]
- Elektroziklazio termikoak
- Erreakzio aldoliko eta antzekoak (Henry, Mannich,…)
- Mota I eta II-ko erreakzio diotropikoak
Bestalde, gure ikerketa taldearen jakin-mina onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesira hedatzen da, jatorri epigenetikoa duten minbizirako diana terapeutikoetan bereziki. Ildo honetan, gaurdaino gure taldeak ondorengo arloetan egin du lan:
- Integrina-estekatzaile elkarrekintza (VLA4-VCAM1, LFA1-ICAM1)
- Histonen desazetilasak (HDCA, sirtuinak)
- ADN-aren metiltransferasak (DNMT)
- Histonen desmetilasak (JMJD2A)
Gertakari hauen guztien ikerketarako teoria-esperimentu sinergian oinarritzen gara, teknika teoriko-konputazionalaz gain, kimika organiko sintetikoa erabiliz.