Perfil Arkaitz

Ikerketa Eskakizuna

Arkaitz Correa Bilbon jaio zen 1979.urtean. Kimika Zientziak (1997-2002) ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa) eta ondoren Tesi Doktorala egin zuen, Esther Dominguez irakaslearen zuzendaritzapean. Denbora tarte honetan, Groninge-ko Unibertsitatean egonaldi bat burutu zuen, Ben L. Feringa irakaslearen ardurapean. 2006-ko Azaroan, Tesia aurkeztu ostean, bere ikerketa, katalisi metalikoan zentratu zuen, molekula inerteen aktibazioan, hain zuzen ere. Hori burutzeko, hainbat egonaldi posdoktoral egin zituen: RWTH Aachen University (Carsten Bolm irakaslearen taldean, 2007-2008), CSIC-CIC Cartuja (J. M. Lassaletta irakaslearen taldean, 2010-2011) baita ICIQ-en ere (Ruben Martin irakaslearen taldean 2008-2010, 2011-2014 Juan de la Cierva ikertzaile moduan). 2014-ko Apirilean, bere ikerketa gauzatzen hasi zen "Ramón y Cajal" ikertzaile moduan Euskal Herriko Unibertsitatean. 2019-ko azaroan Doktor Ikertzaile Iraunkorra-postua hartu zuen. Orain arte, 3 proiektu nazionalen Ikertzaile Nagusia izan da. Azken urte hauetan, hurrengo sariak jaso egin ditu: gazte ikertzaileei zuzendutako GEQO saria-2019 eta "Thieme Chemistry Journal Award 2020". 2023an, Unibasq-eko Ikerketa Irakaslea akreditazioa lortu egin du.

Ekoizpen zientifikoa (WOS, 2024/08/26)

  • H indizea: 34
  • Aipamen guztira: 6081
  • Urteko batez-besteko aipamena: 289
  • Seiurtekoak: 3 (2002-2007, 2008-2013, 2014-2019)

ORCID