presentacion

Aurkezpena

1989an, Iberdrolak, Ingeniaritza Elektrikoa Sailarekin batera, potentziazko sistema elektrikoen arloa ikertzeko eta garatzeko lan egitea proposatu zuen. 
Horren ondorioz, ordutik gaur arte lan ugari gauzatu dituzte elkarrekin, eta beste entitate batzuekin ere aritu dira lankidetzan, hala nola Red Eléctrica Española (REE), General Electric (GEPCE), ZIV eta INGETEAME enpresekin. Hainbat patente lan horien emaitza izan dira.
Edozein motatako arazoei begirako babesa ematea oso gai konplexua denez, eremu anitz lantzen ditugu:

  • Akatsak kalkulatzeko metodoak.
  • Babesen probak automatizatzeko metodoak, bai mantentze prebentiborako (PROTES) bai zuzentzailerako (ASIC). 
  • Akatsen analisia eta simulazioa erregimen iragankorrean (ACTP). 
  • Distantzia-, gainintentsitate- eta norabide-babesen simulazioa. 
  • Babes berriak abiarazteko probak.
  • Babes-filosofia berriak.

Kalkuluak nahiz probak egiteko metodoak eta haien inplementazioa nazioartean ezagutzera eman ditugu izen oneko zenbait argitalpenen bidez:IEEE Transactions on Power Delivery, IEEE Computer Applications in Power,…
Gaur egun, MATLAB, SIMULINK eta beste simulazio-pakete batzuk dituen ekipamendu informatikoaz gain, erregimen iraunkorrean eta iragankorrean akatsak simulatzeko hainbat tresna ere baditugu, baita babesak probatzekoak ere: EPOCH (Multiamp), PULSAR (Multiamp), OMICRON...
Beraz, ikerketa-taldeak esperientzia handia du potentziazko sistema elektrikoen babesaren arloan, eta taldeko kideek gai horrekin zerikusia duten irakasgaiak ematen dituzte Saileko Ikerketa Masterrean.