INFORMACION_TELETRABAJO

Telelana

Telelanerako Plan Pilotua

Pertsonaleko Gerenteordetza garatzen ari da UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileentzat bideratutako Telelaneko Plan Pilotua. Pertsonaleko Gerenteordetzaren barruan dagoen Langileen, Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabinetea koordinatzen ari da proiektu pilotu honi dagozkion arlo guztiak. Besteren artean, aurrera eraman ditu Akordioren elaborazioa, partaideen hautaketa zein prestakuntza, eta, horrez gain, jarraipen taldean nahiz ebaluazio batzordean hartzen du parte.

Telelana zerbitzuak modu ez presentzialean emateko aukera berritzailea da, informazio eta komunikazio teknologietan oinarritua, eta aukera ematen die langileei beren lanaldiaren zati bat ohiko lanlekuan bertaratu gabe betetzeko.

Telelanak hainbat onura ekar ditzake antolakuntzarako, helburuak zehaztea baitakar eta ondoren horiek zein heinean bete diren aztertzea; baina telelangileak berak ere izango du onurarik, bizitza pertsonala, familiakoa eta lana bateragarriagoa egiteko aukera emango baitio.

Telelaneko plan pilotua

2014ko otsailaren 24an Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta sindikatuen arteko akordioa sinatu zen, UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei zuzendutako Telelaneko Plan Pilotua martxan jartzea xede.

Akordio hori betearazteko, hartutako akordioa argitaratzea eta ezartzea erabaki du Gerenteak, 2014ko otsailaren 28an emandako erabakiaren bidez.