Kabinetearen zerbitzuen karta
Langileen, Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteak, bere Zerbitzuen kartaren bidez, adierazten du kalitatea eta bikaintasunarekiko konpromisoa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen gestio prozesuen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntzako zerbitzuak hobetze aldera.
Dokumentu hau baliatzen dugu administrazio unitate hartzaileak eta erabiltzaileak informatzeko eskaintzen ditugun zerbitzuen, haien eskubideen eta gure kalitate konpromisoen inguruan.
Zerbitzuen Karta gestio eta autoebaluazio tresna bilakatu da konpromisoen betetze maila neurtu ahal izateko eta emaitzetan oinarritutako hobekuntzak ezartzeko, geure lana eraginkortasunez, profesionaltasunez eta gardentasunez egiteko asmoz.