LANKIDETZA-HITZARMENA, OÑATIKO UDALAREN ETA HISTORIAURREKO IKERKETA-TALDE KONTSOLIDATUAREN (UPV-EHU) ARTEKOA
2021eko apirilaren 20an gure taldearen eta udalerriaren arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztu zen Oñatiko Udalean. Udalaren aldetik aurkezpen horretan, Oñatiko alkatea, alkateordea eta Kultura zinegotziak parte hartu zuten. Gure taldea, berriz, ikertzaile nagusiak eta taldeko hainbat kidek ordezkatu zuten; bereziki, Naroa García Ibaibarriagak, azken urteotan Araotzen ikerketa-lan bat garatzen ari dena, Ekaitz Arrietarekin batera zuzenduta. Hitzarmen honen azken helburua Oñatiko ondare arkeo-paleontologiko aberatsaren balioa nabarmentzea da. Tokiko aztarnategiei buruzko landa-ikerketako eta laborategiko ekimenen, prestakuntza- eta hedapen-proposamenen eta deposituen kontserbazio-egoeraren jarraipena egiteko mekanismoen bidez. Urtero proiektu espezifiko bat egingo da, urtean zehar garatuko dena.