XSLaren edukia

Ikaskuntza eta Jokabidea

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Plan berria 2024)
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.1319.5
Ordenagailuko p.57.5
Tailerra69

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ezagutzak

RCO1. Prozesu psikologikoen oinarrizko legeak ezagutzea eta ulertzea.

RCO4. Psikologiaren eredu teoriko desberdinen funtzioak, ezaugarriak eta mugak ezagutzea.

RCO6. Metodo zientifikoaren oinarriak eta ikerketa eta datu analisien estrategia nagusiak ezagutzea.

RCO7. Ikerketa esperimentalaren eta ez-esperimentalaren diseinuak ezagutzea eta ulertzea, bai eta hipotesiak formulatzeko eta kontrastatzeko, datuak aztertzeko eta emaitzak interpretatzeko prozedurak ere.



Gaitasunak

RC1. Graduduna gai izango da bere jakintzak modu profesional batean aplikatzeko lanean edo bokazioan, eta gaitasun hori erakusteko, bere ikasketa alorrarekin zerikusia duten argudioak emanez eta arazoak ebatziz.

RC2. Graduduna gai izango da datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko, bere ikasketa alorraren barruan, gizarte, zientzia edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

RC3. Graduduna gai izango da informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, aditua den eta aditua ez den publikoari.

RC4. Graduduna gai izango da gizakiaren oinarri psikologikoa eratzen duten elementuak identifikatzeko eta integratzeko.



Tituluari lotutako trebetasunak:

RHT1. Gai izatea Psikologiaren ezagutza teorikoak eguneroko bizitzako egoera eta fenomenoetan aplikatzeko.

RHT2. Gai izatea aldagaiak (banakakoak eta taldekoak) eta prozesu kognitiboak, emozionalak, psikobiologikoak, jokabidezkoak eta elkarrekintza psikosozialekoak deskribatzeko eta neurtzeko, bai eta horiek interpretatzeko tresna egokiak hautatuz eta administratuz.



Espektro zabaleko trebetasunak:

RHE1. Gai izatea ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko.

RHE3. Gai izatea arazoak ebazteko eta erabaki eraginkorrak hartzeko.

RHE5. Gai izatea informazioa bilatzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta kritikoki sintetizatzeko, informazio eta dokumentazio iturri espezializatuetatik abiatuta.

RHE6. Gai izatea txosten teknikoak egiteko, ahoz nahiz idatziz.

RHE7. Gai izatea modu eraginkorrean erlazionatzeko eta komunikatzeko, maila pertsonal, profesional eta zientifikoan, bai eta bakarka eta taldean lan egiteko ere, diziplina bakarreko edo anitzeko taldeetan, ardurak hartuz eta nork bere lana modu kritikoan baloratuz.

RHE8. Gai izatea era autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia baloratzeko, lanbidean modu egokian aritu eta ezagutza sortzeko behar diren gaitasunak eguneratuta edukitzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I.-ATAL TEORIKOA.

1. Ikaskuntza: Zer da ikaskuntza eta nola erlazionatzen da beste oinarrizko prozesu psikologikoekin?

2. Estimulu bakar bati buruz ikasten

3. Estimuluen arteko erlazioen ikaskuntza

4. Jokabidearen eta bere ondorioen arteko erlazioen ikaskuntza

5. Ikaskuntza soziala

6. Ikaskuntza eta portaera desgokitzailea



II.-ATAL PRAKTIKOA.



A) GELAKO PRAKTIKAK (GA)

13 saioetan zehar bi jarduera mota eginko dira:

Saio batzuetan, ikasleak gai teoriko bakoitzeko elementu nagusiak induktiboki eta aktiboki landuko ditu. Horretarako, kasuak eta arazoak konpontzeko jarduerak egingo dira, bakarka nahiz taldeka.

Gainerako saioen xedea ikasleek informazio zientifikoa erabiltzeko trebetasunak eskuratzea da. Informazio zientifiko garrantzitsua identifikatzeko eta laburtzeko hainbat jarduera egingo dira, eta entrenamendu horretatik abiatuta, poster-formatuko ikerketa-proiektu bat egin eta aurkeztuko da.



B) ORDENAGAILU PRAKTIKAK (OP)

Saio hauetan, klase teorikoetan eztabaidatutako fenomeno garrantzitsuenetako batzuen demostrazio aktiboak egingo dira. Esperimentu horiek ordenagailuan egingo dira.



Ikasleek, lehenik, subjektu esperimentalaren rola hartuko dute, eta, ondoren, ikertzailearen rola, lortutako jokabide-datuak bildu, aztertu eta interpretatzeko.



C) TAILERRAK (TA)

Aldizkako autoebaluazioen emaitzetatik abiatuta (azterketaren antzeko formatua dutenak), irakasleak eta ikasleek galderak egingo eta ebatziko dituzte. Ikasgaiaren beste zeregin batzuetan izandako aurrerapenari buruzko atzeraelikadura ere eskainiko da; adibidez, poster-formatuan aurkeztu beharreko ikerketa-proiektuaren garapena. Bestalde, saio hauetan, aurreko saioetan egindako lanetik sortutako proiektuak aurkeztu eta defendatuko dira poster-formatuan. Informazio zientifikoa zabaltzea eta eztabaidatzea sustatzen da, kongresu zientifiko baten antzeko talde-testuinguruan.

MetodologiaToggle Navigation

Proposatzen den irakaskuntza-metodologia askotarikoa da, eta eskola teoriko magistraletan eta eskola praktikoetan (ordenagailuko praktikak, gelako praktikak eta tailerrak) landu beharreko jarduerak biltzen ditu.



Eskola magistraletan irakasgaiaren eduki teorikoa azalduko da. Eskolen jarraipena egiteko beharrezkoak izango diren irakurketa batzuk identifikatuko dira. Horien bolumena irakasgaiaren kredituen pisuaren arabera espero den lan ez-presentzialaren kargari egokituko zaio. Halaber, ikasleei etengabeko autoebaluaziorako tresnak emango zaizkie (batez ere testak, azterketan erabilitako formatuaren antzekoak), gaitasunak eskuratzeko prozesuaren aurrerapenari buruzko feedback-a lortu ahal izan dezaten.



Eskola praktikoetan jarduera dinamikoak planteatuko dira, ezagutza teorikoak eskuratzea osatuko duten trebetasunak lortzen laguntzeko. Helburua da ikaslea pentsamendu zientifikoarekin ohitzea eta pentsamendu teorikorako ohiturak hartzea, arrazoibide induktiboa eta deduktiboa konbinatuz, hasieran jarraibide zuzenduak emanez eta pixkanaka modu autonomoagoan ekinez. Ikaslea gelako zientzialari bihurtu nahi da, eta fenomenoei buruzko zenbait datu argigarritatik abiatuta (gelan egindako erakustaldi aktiboetan sortutakoak, aldez aurreko lanetatik edo lan simulatuetatik hartutakoak), metodo zientifikoa aplikatu eta hipotesi egiaztagarriak (propioak eta/edo ikasten ari den teoria eta ereduetatik eratorriak) eta horiek egiaztatzen/faltsutzen saiatzeko egoerak proposatu. Bestalde, planteamendu orokor berari jarraituz, klase praktikoetan informazio zientifikoa komunikatzeko gaitasunak eskuratzea sustatuko da, batez ere, informazio zientifikoa aztertzeko, laburtzeko, antolatzeko eta adierazteko gaitasuna (txosten idatziak eta/edo posterrak).



Tutoretzen funtzionamendua: aldez aurreko hitzordua eskatu behar da posta elektronikoaren bidez, bai tutoretza presentzialetarako bai tutoretza birtualetarako (eGelaren eta ematen den tresna birtualaren bidez).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A) Ebaluazio Jarraitua.

EDUKI TEORIKOEN ikaskuntza lauhilekoaren amaieran ebaluatuko da, azterketaren data ofizialean. Aukera anitzeko galderak egongo dira, eta haien formatua (eta zailtasun maila) aldez aurretik entrenatuko da aldizkako autoebaluazio batzuen bidez. Galdera horietan lortutako puntuazioa irakasgaiko notaren% 60ri dagokio.



Bestalde, lauhilekoan zehar, JARDUERA PRAKTIKOETAKO zenbait ebidentzia jasoko dira. Ebidentzia horietatik abiatuta (kasuak/arazoak konpontzeari eta proiektua poster-formatuan prestatu eta aurkeztean egindako lanari buruzko txosten laburrak), irakasgaiko notaren %40ari dagokion puntuazioa lortuko da.



Entregagarri guztiak gelan adierazitako egunetan eGela plataformaren bidez helarazi behar zaizkie irakasleei. Jarduera horien ebaluazioan zeharkako gaitasunen eskuratze-maila hartuko da kontuan (arau ortografikoak barne).





Ebaluazio jarraituaren laburpena = Teoria (6 puntu gehienez) + Praktikak (4 puntu gehienez) = Gehienez 10 puntu *



* Ikasgaia gainditu ahal izateko, EZINBESTEKOA da ikasgaiaren bi atalak gainditzea; hau da, gutxienez 6 puntutik 3 lortzea TEORIA atalean, eta gutxienez 4 puntutik 2 puntu PRAKTIKAK atalean.





B) Azken ebaluazioa.

Ikasleek ebaluazio sistema hori aukeratu dezakete, bai sistema jarraituaren eduki praktikoen ebaluazioan parte hartu badute, bai ez badute. Kontuan hartu behar da, hala ere, azken ebaluazioko sistema hori aukeratuz gero, uko egiten zaiola ebaluazio jarraituko sisteman egin daitezkeen jardueretan lortutako puntuazioari.



Azken ebaluazioko sistema hau aukeratzen duten ikasleek ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatutako ikasleen eduki teorikoen azterketa bera egingo dute. Baina, gainera, bere azterketak atal/galdera osagarri batzuk izango ditu, eta horien bidez ebaluatuko da saio praktikoetan trebetasunak eskuratzeari dagokion irakasgaiaren notaren %40.



Azken ebaluazioaren laburpena = Teoria (6 puntu gehienez) + Praktikak (4 puntu gehienez) = Gehienez 10 puntu *



* Ikasgaia gainditu ahal izateko, EZINBESTEKOA da ikasgaiaren bi atalak gainditzea; hau da, gutxienez 6 puntik 3 lortzea TEORIA atalean, eta gutxienez 4 puntutik 2 puntu PRAKTIKAK atalean.





C) Ebaluatzeko arau gehigarriak: deialdiari uko egitea

Bi ebaluazio sistemetako edozeinetan, aski izanen da azterketara ez aurkeztea deialdiari uko egiteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ardura duten irakasleek zehaztutako apunteak eta oinarrizko bibliografia zientifikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bouton, M. E. (2007, 20013). Learning and behavior: a contemporary synthesis. Sunderland: Sinauer Associates, Inc.



Candido, A (2000). Introducción a la psicología del aprendizaje. Madrid: Biblioteca Nueva. 



Catania, A. C. (2013). Learning (5th Edition). Cornwall-on-Hudson, NY: Sloan.



Domjan, M., & Delamater, A. R. (2023). The essentials of conditioning and learning (5th ed.). American Psychological Association. https://doi.org/10.1037/0000363-000



Domjan, M. (2011). Principios de aprendizaje y conducta (Sexta edición). México: Cengage.



Domjan, M. (2010). Principios de aprendizaje y conducta (Quinta edición). España: Ediciones Paraninfo.



Domjan, M. eta BURKHARD, B. (1994). Ikaskuntza eta Jokabide Mekanismoak. EHUko argitalpen etxea. Bilbo.



Dickinson, A. (1984). Teorías actuales del aprendizaje animal. Madrid: Debate. 



Maldonado, A. (2015). Aprendizaje y pensamiento humano. Granada: Editorial de la Universidad de Granada. 



Malott, R. W. y Kohler, K. T. (2023). Principios de conducta (octava edición). ABA España.



Omrod, J. E. (2005). Aprendizaje humano (cuarta edición). Madrid: Pearson Prentice Hall.



Pellón, R. Miguéns, M., Orgaz, C., Ortega, N, y Pérez, V. (2014). Psicología del Aprendizaje. Madrid: UNED.



Pineño, O., Vadillo, M.A. Y Matute, H. (2007) (Eds.). Psicología del aprendizaje. Badajoz: Abecedario.



Rasmussen, E. B., Casey, J. C., Pierce, W. D. & Cheney, C. D. (2023). Behavior analysis and learning: A biobehavioral approach (7th edition). New York: Routledge.



Vila J., Nieto, J. Y Rosas, J.M. (Eds.) (2003). Investigación contemporánea en aprendizaje asociativo. Jaén: del lunar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguado Aguilar, L. (Ed.) (1989). Cognición comparada. Madrid: Debate.
Bandura, A. y Walters, L. (1978). Aprendizaje social y desarrollo de la personalidad. Madrid: Alianza Universitaria.
Boakes, R.A. (1989). Historia de la psicología animal. De Darwin al conductismo. Madrid: Alianza Universitaria.
Hilgard, E.R. y Bower, G.H. (1975). Teorías del aprendizaje. México: Trillas.
Honig, W.K. (Ed.) (1975). Conducta operante. México: Trillas.
Hull, C.L. (1986) Principios de conducta. Madrid: Debate.
Hulse, S.H., Egeth, H. y Deese, J. (1982). Principios de aprendizaje. México: McGraw-Hill.
Kimble, C.A. (1969). Hilgard y Marquis, condicionamiento y aprendizaje. México: Trillas.
Leahey, T. H. y Harris, R. J. (1998). Aprendizaje y Cognición. Madrid: Prentice-Hall.
Pavlov, I.P. (1972). Reflejos condicionados e inhibiciones. Barcelona: Ediciones Península.
Pavlov, I.P. (1973). Actividad nerviosa superior. Obras escogidas. Barcelona: Fontanella.
Pelechano, V. (1980). Modelos básicos de aprendizaje. Valencia: Alfapl¿s.
Pellón, r. y Huidobro, A. (2004) (Coords.). Inteligencia y aprendizaje. Barcelona: Ariel.
Puente Ferreras, A. (2005). Cognición y aprendizaje. Pirámide.
Ribes Iñesta, E. (2002) (Ed.). Psicología del Aprendizaje. México: Manual Moderno.
Rosas Santos, J.M. (1998). Aprende condicionando. Jaén: del Lunar.
Rosas, J.M., García-Fernández, E. y Sánchez, F. (2005). Fundamentos del aprendizaje humano. Jaén: Del Lunar.
Schoenfeld, W.N. (1979). Teorías de los programas de reforzamiento. México: Trillas.
Skinner, B.F. (1974). Ciencia y conducta humana. Barcelona: Fontanella.
Skinner, B.F. (1976). La conducta de los organismos. Barcelona: Fontanella.

Aldizkariak

Annual Review of Psychology
Behavioral and Brain Sciences.
Behavior Research Methods
Behavioural Processes.
Comparative Cognition and Behavior Reviews.
Learning & Behaviour.
Learning and Individual Differences
Learnind and Memory
Learning and Motivation.
Journal of Experimental Psychology: General
Journal of Experimental Psychology: Animal Learning and Cognition.
International Journal of Comparative Psychologyopen access
Psychological Review.
Psychological Bulletin.
Psychonomic Bulletin and Review
Psicológica. Revista de Metodología y Psicología Experimental
Quarterly Journal of Experimental Psychology
Trends in Cognitive Sciences

En Euskera:
Elhuyar
Uztaro

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala