inf_presentacion

Aurkezpena

Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta haien Garapenaren Sailak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean,  Oinarrizko jokaera eta adimenaren ikasketa egiten duten funtsezko ezagutza arloak biltzen ditu: Oinarrizko Psikologia, Psikobiologia eta Garapenaren Psikologia.

Oinarrizko Psikologia psikologiaren funtsezko adarra da, eta oinarrizko adimen- eta jokaera-prozesuen  azterketara bideratzen da. Gure adituek funtsezko fenomeno psikologikoak ikertu eta aztertzen dituzte, hala nola pertzepzioa, arreta, motibazioa, memoria, kognizioa, ikaskuntza, emozioak eta lengoaia. Metodologia zorrotz eta egokien bidez, giza adimenaren oinarriak ulertu nahi ditugu.

Psikobiologiak prozesu psikologikoen eta garunaren eta nerbio-sistemaren oinarri biologikoen arteko erlazioa aztertzen du. Arlo honetako ikertzaileek giza jokaeraren, kognizioaren eta emozioen  funtsean dauden hainbat alderdi neuropsikologiko, neuroendokrinologiko, genetiko, neurofisiologiko eta neurokimiko aztertzen dituzte, bai prozesu normal nahiz  patologikoetan. Hori guztia jokaeraren ikuspegi eboluzionista baten argitan.

Garapenaren Psikologiaren gure arloa gizakiak bere bizi-zikloan zehar izaten dituen  jokaera aldaketak bai eta aldaketa psikologikoak aztertzera bideratzen da. Haurtzarotik zahartzarora arte, faktore biologikoek, sozialek, kulturalek eta ingurumenekoek gaitasun eta trebetasunak eskuratzean, garapen emozionalean, nortasunean eta ingurunera egokitzean nola eragiten duten aztertzen da. Arlo honetako gure ikertzaileek berebiziko garrantzia dute giza adimenaren eta portaeraren garapena eta hazkuntza ulertzeko.

Gure helburua arlo horiek guztietan bikaintasun akademikoa eta diziplina arteko ikerketa sustatzea da, gure ikasleei prestakuntza integrala eskainiz eta psikologiaren arloan ezagutzak aurrera egiten lagunduz. Irakaskuntzaren, ikerketaren eta komunitateari emandako zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta gaude, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta oinarrizko prozesu psikologikoen eta horien garapenaren hobeto ulertzea sustatzeko.

Eraikuntza prozesu egengabean dagoen gure web orrian informazio eta baliabide iturri baliotsua aurki dezazuen espero dugu, eta giza adimenaren esplorazio- eta aurkikuntza-bidaia miresgarri honetan bidelagun izan zaitezten ere.

Adeitasunez,

Eduardo Fano 

Saileko Zuzendaria