XSLaren edukia

Psikologiaren Historia

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Plan berria 2024)
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Mintegia23
Gelako p.1218
Tailerra1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ezagutzak:

RCO3. Gizakiaren funtzionamendu psikologikoan parte hartzen duten oinarri antropologikoak, historikoak eta soziokulturalak ezagutzea.

RCO4. Psikologiaren eredu teorikoen funtzioak, ezaugarriak eta mugak ezagutzea.



Gaitasunak:

RC1. Ezagutzak bere lanean edo bokazioan modu profesional batean aplikatzeko gai izatea, eta bere ikasketa-eremuan arazoak konpontzea erakustea argudioak landuz eta defendatuz.

RC2. Informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati helarazteko gai izatea.



Tituluari lotutako trebetasunak:

RTH1. Psikologiaren ezagutza teorikoak eguneroko bizitzako egoera eta fenomenoetan aplikatzeko gai izatea.



Espektro zabaleko trebetasunak:

RHE1. Ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko gai izatea.

RHE5. Informazioa bilatu, kudeatu, aztertu eta kritikoki sintetizatzeko gai izatea, informazio eta dokumentazio-iturri espezializatuak oinarri hartuta.

RHE7. Maila pertsonalean, profesionalean eta zientifikoan modu eraginkorrean erlazionatzeko eta komunikatzeko gai izatea, eta bakarka zein diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gai izatea, erantzukizunak bere gain hartuz eta bere jarduna modu kritikoan baloratuz.

RHE8. Modu autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia baloratzeko gai izatea, lanbidean behar bezala jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagutzak eguneratuta edukitzeko eta arlo honen ezagutzan ekarpenak ere egiteko gai izatea.



IKD EREDUA - Garapen iraunkorreko adierazleak (ODS, Agenda 2030), Zeharkako gaitasunak eta ikasketa emaitzak UPV-EHU (2019)

ODS-3 OSASUNA ETA ONGIZATEA:

Psikologiaren eremuan gaixoak zaintzeak izan duen bilakaera historikoaz baliatuz, Covid-19 testuinguruan eta pandemia ondoko aldian ahulenak diren pertsonak hobeto zaintzea da lehenengo helburu hau. Horretarako, eraginkortasun handieneko gaitasun profesionalen oinarriak sustatu nahi dira: eboluzio historikoa aintzat hartuz, pazienteen zainketa etiko, humanista eta solidarioan arreta jartzen da, bai eta osasun-zientzietako profesionalaren osasun fisikoa eta mentalaren zainketan ere, eta bere integrazioa eredu salutogenikoan.



Zeharkako gaitasunak eta ikasketa emaitzak (UPV-EHU, 2019)

Autonomia eta autoerregulazia. AA01: Autokonfiantza eta motibazioa eskuratzen du.

Berrikuntza eta ekintzailetza. BE04: Zailtasunen aurrean erresilientzia erakusten du.

Pentsamendu Kritikoa. PK15: Hainbat arlotako ezagutzak erlazionatzen ditu diziplinarteko

erantzun bat emateko.

Talde lana. TL13: Bertze talde batzuekin lankidetzan dihardu sare zientifikoen

eraikuntzan.

Informazioaren kudeaketa. IF08: Diziplina arteko lanari buruzko informazioa antolatzen du on

lineko plataformetan, gero berreskuratu, kontsultatu eta

erabiltzeko.

ODS-5 GENERO-BERDINTASUNA:

Covid-19 testuinguruaren eta pandemia ondoko fasearen ondorioz, genero-berdintasunean lortutako aurrerapenen galerari eusteko, tratamendu psikologikoaren eta gaixoaren zainketaren bilakaera historikoa aztertzen da. Ildo horretatik, pertsonen berdintasunezko zainketari erreparatzen zaio. Erantzunkidetasunera bideratzen diren gaitasun batzuen oinarriak sustatu nahi dira, baita osasun-zientzietako profesionalaren bereizkeriarik gabeko praxi klinikoa bultzatzen da ere, eta bere integrazioa eredu salutogenikoan.



Zeharkako gaitasunak eta ikasketa emaitzak:

Gizarte Konpromisoa. GK06: Genero berdintasunaren eta irisgarritasun unibertsalaren

printzipioak barneratzen ditu.

Etika eta erantzukizun profes. EE01: Errespetuz jokatzen du testuinguru akademikoan zein

profesionalean, genero arrazoiengatik inor baztertu gabe.



ODS-7 DESBERDINTASUNEN MURRIZKETA:

Covid-19 pandemiaren ondorioz eta pandemia ostean aurreikus daitekeen belaunaldi-ezberdintasunari arreta jarriz (adib. langileen soldata eta pentsioen diru-sarreren murrizketa), pertsona ahulenen tratamenduaren bilakaera historikoaz baliatuko gara. Ildo horretatik, bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen zainketa etiko eta humanista bultzatzen duten lanbide-gaitasunen oinarriak sustatu nahi dira adinaren eta jatorri etnikoaren ondoriozko edozein desberdintasun murrizteko asmoz, eta bere integrazioa eredu salutogenikoan.



Zeharkako gaitasunak eta ikasketa emaitzak:

Gizarte Konpromisoa. GK01: Gizarte desberdintasuneko portaerak identifikatzen ditu.

Gizarte Konpromisoa. GK04: Kolektibo kaltetuenekiko desberdintasunak eta portaera okerrak

gainditzeko bideak proposatzen ditu.

Etika eta Erantzukisun prof. EE01: Errespetuz jokatzen du testuinguru akademikoan eta

profesionalean gizarte eta kultura arrazoiengatik inor baztertu gabe

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.AURREKARI FILOSOFIKO ETA ZIENTIFIKOAK.

2.WUNDT ETA PSIKOLOGIA ESPERIMENTALAREN SORKUNTZA

3.ZENBAIT TRADIZIO PSIKOLOGIA EUROPARREAN

4.AEBetako Psikologia eta William James.

5.ESKOLAK, TEORIAK ETA SISTEMAK

6.AZKEN ESKOLA PSIKOLOGIKOAK



MetodologiaToggle Navigation

Eskola Magistralak:

- Gaitegiarekin lotuta dauden edukien irakurketa eta zalantzak argitu.

- IKDi3 metodologia aktiboko jardueren barruan, galdetegi interaktiboak (E-gela, Socrative edo antzekoak) erabili ahal izango dira autotest gisa, azken notarako kontuan hartu gabe, eta, erabiltzen badira, programazioa ikaslearen gidan eta irakasle bakoitzaren Egela plataforman iragarriko da.

-Eredu ezberdinen artean antzekotasunak eta ezberdintasunekin loturiko galderak eta erantzunak.



Gelako praktikak:

-Testuen analisia.

-Bideo saioetan: eztabaida suspertu eta zalantzak argitu.

- Gelako praktiketan IKDi3 metodologia aktiboen* inplementazioa:

-- Kasu-Metodoa eta Arazoen-ebazpenak.

-- IBL - Arakatzean oinarrituriko ikasketa.

-- Ezagutza historikoa eta diziplinarteko plataformaren erabilera pazienteen ebolutiboa

kontsultatzeko.

(*) e-Gela plataforman zein ikasle-gidan zehaztuko da ikasturte honetan ze taldek parte hartuko duten metodologia aktiboaren inplementazio-fase esperimentalean, eta zeintzuk parte hartuko duten kontrol-talde gisara IKDi3 emaitzen-ebaluatzeko xedez.



Tailerrak:

-Tailerretara joan aurretik bibliografia bilaketak.

-Lan biografikoa taldeka: eztabaida eta aurkezpenak suspertu.



Tutoretzak:

Tutoretza presentziala edo birtuala izateko, data eta ordua posta elektronikoaren bidez eskatu behar da (tutoretza birtualarako, Webex edo antzeko bideokonferentzia bidezko lotura eskuragarri egongo da e-gela plataforman).



KONFINAMENDU KASUAN

Egoera honetan, E-gela, Webex edo antzeko plataformen bidez klase teoriko-praktikoak on-line izango dira, eta tutoretza birtualak izango dira baita ere. Ikasleek E-gela plataforman irakasgaiaren oinarrizko material guztia eskura izango dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Test motako idatzizko azterketa. Praktikak: banakako lanak, talde-lanak eta aurkezpenak.



Irakasgaiaren atal teorikoak amaierako notaren % 70eko balioa izango du, eta atal praktikoak gainerako % 30a balioko du.



Zati praktikoa IKDi3 ereduaren arabera* honela banatzen da: a) irakurketen eta bideoen txostenak 1.1 puntu, b) metodologia aktiboan [Kasuak, Arazoen Metodoa, IBL-Ikasketa eta Diziplinarteko Plataformaren erabilera)] 0.4 puntu, eta azkenik c) lan biografikoa, 1.5 puntu.



(*) OHARRA. IKDi3 programan kontrol talde gisara parte hartuz gero, ez da izango metodologia aktiborik, ondorioz, zati praktikoa era honetara banatuko da: a) irakurketen eta bideoen txostenak 1.5. puntu, eta b) lan biografikoa 1.5 puntu.



Ebaluazio praktikoa jarraituaren modalitaterako, irakasleak kronograma bat azalduko du ikasturte hasieran, lan praktikoen entrega-datekin eta horietako bakoitzaren balio zehatzarekin. Informazio hau kontsultatu ahal izango da e-Gela plataforman eta ikasle-gidan.



Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 3.5 puntu atera behar dira azterketa teorikoan eta 1.5 puntu alde praktikoan.



Irakasgai honetan nahikoa izango da ez aurkeztea deialdiari uko egiteko. Ikasleek honako jarraibideak hartu beharko dituzte kontuan:

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Ebaluazio jarraituaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da proba horretan ez aurkeztea azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak, ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nolanahi ere, ikasleek amaierako ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatua izateko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraitua-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egitea. Horretarako, 9 asteko epea izango dute, lauhilekoaren hasieratik zenbatzen hasita.



Gomendioak:

A) Eskola teorikoetara joateak ikasgaia ulertzen eta ondoren ikasten laguntzen du, eta ikasteko denbora aurrezten du.

B) Jarduera praktikoetan parte hartzeak prestakuntza teorikoa osatzen du, edukiak ikastea eta ulertzea errazten du, eta talde-lana sustatzen du.

C) Ikasketa-denbora lauhilekoan zehar antolatzea eta banatzea ezinbestekoa da. Ikaskuntza banatua askoz ere eraginkorragoa da ikaskuntza masiboa baino.



KONFINAMENDU KASUAN

COVID-19 pandemia dela eta, konfinatuak gelditu behar baldin bagara, ebaluazioa moldatuko da ebaluazio ahalik eta gehien errespetatuz, baina egoera berrietara egokituz.



EBALUAZIO TEORIKOA

Azken kalifikazioaren %70 balio du. Aukera anitzeko proba e-gelan bidez egingo da, azterketa ofizialaren egunean. Proban zehar komunikazio kanal bat egongo da Webex edo antzekoen bidez, ikasleek galderak egiteko edo edozein arazo tekniko egoten bada irakasleari jakinarazteko.



EBALUAZIO PRAKTIKOA

Azken kalifikazioaren %30 balio du. Ebaluazio praktikoak bi lan entregatzea dakar: lan biografikoa azken kalifikazioaren %15 balio duena eta ikastaroaren zati praktikoan landutako irakurketen eta/edo bideoen inguruko txostenak, azken kalifikazioaren %15 balio duena. Lan horien entrega datak irakasleekin adostuko dira eta era telematikoaz entregatuko dira.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

OAKES,R.(1989). Historia de la Psicología Animal, de Darwin al Conductismo. Madrid: Alianza.

BORING,E.G. (1978). Historia de la Psicología Experimental, México: Trillas.

BRENNAN, J.F.(1999). Historia y Sistemas de Psicología. México: Prentice-Hall.

CAGIGAS, A. (2005). Una Historia de la Psicología. Jaén: Ediciones del Lunar.

CARPINTERO,H. (1996). Historia de las Ideas Psicológicas, Madrid: Pirámide.

FERRÁNDIZ, A., LAFUENTE, E., LOREDO,J.C. (2001). Lecturas de Historia de la Psicología.

Madrid: UNED.

GONDRA, J.M.(1996). La Psicología Moderna, Bilbao: Desclée.

GONDRA, J.M. (1997). Historia de la Psicología, vol I: Nacimiento de la Psicología Científica.

Madrid:Síntesis.

GONDRA, J.M. (1998) Historia de la Psicología, vol II: Escuelas, teorías y sistemas contemporáneos.

GREENWOOD, J. (2011). Historia de la Psicología: Un enfoque Conceptual. México: The McGraw-Hill.

HERGENHAHN, B.R. (2001). Introducción a la Historia de la Psicología. Madrid: Paraninfo.

HOTHERSALL,D. (1998). Historia de la Psicología. Madrid: McGraw-Hill.

LEAHEY,T.H. (2005). Historia de la Psicología, Madrid: Prentice-Hall.

QUIÑONES, E., TORTOSA, F., CARPINTERO,H.(eds.) (1993). Historia de la Psicología: Textos y

Comentarios, Madrid: Tecnos.

TORTOSA, F. y CIVERA, C. (2006). Historia de la Psicología. MADRID: McGraw-Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CAPARRÓS, A. (1986). Ebbinghaus, un funcionalista investigador de tipo dominio. Barcelona:
Universidad de Barcelona.
CARPINTERO, H.(2004). Historia de la Psicología en España. Madrid: Pirámide.
DANZINGER, K. (1990). Constructing the Subject: Historical Origins of Psychological Research.
New York: Cambridge University.
ECHEVERRÍA, J. (1981). Leibniz, el Autor y su Obra. Barcelona: Barcanova.
ELLENBERGER, H.(1981). El Descubrimiento del Inconsciente, Madrid: Gredos.
FEINSTEIN, H.M. (1987). La Formación de William James. Buenos Aires: Paidos.
GARCÍA DAUDER, S. (2005). Psicología y feminismo: Historia olvidada de mujeres pioneras en Psicología. Madrid: Narcea Ediciones.
GARCIA DAUDER, S. y PÉREZ SEDEÑO, E. (2017). Las "mentiras" científicas sobre las mujeres. Catarata.
GAUKROGER,S. (1995). Descartes, an Intellectual Biography. Oxford: Clarendon.
GAZZANIGA, M.S. & MANGUN, G.R. (Eds.) (2014). The Cognitive Neurosciences (5ª ed.). Cambridge, MA, US: MIT Press.
HEARST, G. (Ed.). (1979). The First Century of Experimental Psychology. Hillsdale, N.J.:
L.Erlbaum.
MENAND, L. (2002). El Club de los Metafísicos: Historia de las Ideas en América. Barcelona:
Destino.
NICOLAS, S. (2002). Histoire de la Psychologie Française. Paris: Editions In Press.
PLOTKIN, H.C. (2004). Evolutionary Thought in Psychology: A brief history. Malden, MA:
Blackwell.
POPPLESTONE, J.A., McPherson, M.W. (1999). An Illustrated History of Psychology. Akron,OH:
University of Akron.
RIEBER, R.W.SALZINGER,K. (Eds.). (1998). Psychology: Theoretical-Historical Perspectives.
Washington: American Psychological Association.
ROSA, A., HUERTAS, J.A., BLANCO, F. (1996). Metodología para la Historia de la Psicología.
Madrid: Alianza.
TODES,D.P.(2001). Pavlov´s Physiology Factory. Baltimore: Johns Hopkins University.

Aldizkariak

REVISTA DE HISTORIA DE LA PSICOLOGIA
REVISTA DE LA PSICOLOGIA GENERAL APLICADA
HISTORY OF PSYCHOLOGY JOURNAL

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala