XSLaren edukia

Garapenaren Psikologia I

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Plan berria 2024)
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Mintegia23
Gelako p.1725.5
Tailerra913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ezagutzak

RCO1. Prozesu psikologikoen oinarrizko legeak ezagutzea eta ulertzea.

RCO2.Portaeraren eta oinarrizko prozesu psikologikoen oinarri neurofisiologikoak, genetikoak eta ebolutiboak ezagutzea.

RCO4. Psikologiaren eredu teoriko desberdinen funtzioak, ezaugarriak eta mugak ezagutzea.

RCO6. Metodo zientifikoaren oinarriak eta ikerketa eta datu analisien estrategia nagusiak ezagutzea.



Gaitasunak

RC1. Graduduna gai izango da bere jakintzak modu profesional batean aplikatzeko lanean edo bokazioan, eta gaitasun hori erakusteko, bere ikasketa alorrarekin zerikusia duten argudioak emanez eta arazoak ebatziz.

RC2. Graduduna gai izango da datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko, bere ikasketa alorraren barruan, gizarte, zientzia edo etikako gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia emateko.

RC4. Graduduna gai izango da gizakiaren oinarri psikologikoa eratzen duten elementuak identifikatzeko eta integratzeko.

Tituluari lotutako trebetasunak:

RHT2. Gai izatea aldagaiak (banakakoak eta taldekoak) eta prozesu kognitiboak, emozionalak, psikobiologikoak, jokabidezkoak eta elkarrekintza psikosozialekoak deskribatzeko eta neurtzeko, bai eta horiek interpretatzeko tresna egokiak hautatuz eta administratuz.

RHT4. Gai izatea helburuak zehazteko eta oinarrizko esku hartze estrategiak eta metodoak aplikatzeko: aholkularitza, negoziazioa, bitartekaritza.

Espektro zabaleko trebetasunak:

RHE1. Gai izatea ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko.

RHE2. Gai izatea desberdintasunak, arazoak eta beharrak identifikatzeko.

RHE5. Gai izatea informazioa bilatzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta kritikoki sintetizatzeko, informazio eta dokumentazio iturri espezializatuetatik abiatuta.

RHE7. Gai izatea modu eraginkorrean erlazionatzeko eta komunikatzeko, maila pertsonal, profesional eta zientifikoan, bai eta bakarka eta taldean lan egiteko ere, diziplina bakarreko edo anitzeko taldeetan, ardurak hartuz eta nork bere lana modu kritikoan baloratuz.

RHE8. Gai izatea era autonomoan ikasteko eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia baloratzeko, lanbidean modu egokian aritu eta ezagutza sortzeko behar diren gaitasunak eguneratuta edukitzeko.







Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GAIA: Giza garapenaren eredu eta teorietako oinarrizko kontzeptuak.

2. GAIA: Giza garapenaren ikerketa metodoak.

3. GAIA: Hasiera, garun-garapena eta garapen fisikoa haurtzaroan eta nerabezaroan.

4. GAIA: Garapen kognitiboa lehen haurtzaroan.

5. GAIA: Garapen kognitiboa eskola aurrean.

6. GAIA: Garapen kognitiboa eskola aroan.

7. GAIA: Garapen kognitiboa nerabezaroan.

8. GAIA: Hizkuntzaren jabekuntza eta garapena.

9. GAIA: Garapen fisiko-biologikoa eta kognitiboa helduaroan eta zahartzaroan.

MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA:



*Gela praktikak irakasgaiarekin lotutako ikus-entzunezko dokumentalak ikustean eta aste horretan irakatsitako gaiari lotutako ikerketa artikuluak irakurtzean oinarritzen dira



*Tailerrak: hauetan irakurritako artikuluak edo ikusitako bideoen azterketa eta hausnarketa egingo da, fitxa batzuetan

oinarriturik eztabaida bat burutuz. Tailer batzuetan ere talde lanaren jarraipena egingo da.



Praktika eta tailerretan lantzen den edukia azken azterketan ebaluatuko da.



*Mintegiek informazio teorikoaren bateratzea, talde lanaren sustatzea, eta idazketa eta aho komunikazioaren gaitasunengarapena dute helburu .



- Mintegiak 1 (1, 2 eta 4 gaitasunak): Taldeka txosten bat egitea artikulu zientifiko baten egitura jarraituz. Lan hau, eskola teorikoetan landutako Piageten lau estadioetako batean oinarritutako esperimentuak azaltzean oinarrituko da (sentsomotorea, eragiketa aurrekoa, eragiketa konkretuak edo eragiketa formalak) edo arloari lotutako gai bati buruzko lan sakona.



- Mintegiak 2 (2 eta 4 gaitasunak): Burututako esperimentuen errebisioa eta aurkezpena gelakideen aurrean.



Lan taldeak 6-8 kide ostaturik egongo dira. Lana irakasleak errebisatuko du tutoretza orduetan eta 3 tailer orduetan. Lana eskola egutegiko azken astean entregatu beharko da.



OHARRAK:



- Eskola orduetan, behar den isiltasuna edo parte hartzea eskatuko da. Parte-hartze aktiboa sustatuko da.



- Ez da derrigorrezkoa eskola guztietara etortzea, baina garrantzitsua da jakitea hartu behar diren erabakiak (edo/eta aldaketak) edozein eskola ordutan har daitezkeela: etorri edo ez etorri ikasgelara, ikaslearen ardurapean geratuko da guzti honetaz jabetzea eta betetzea.



- MOODLE plataforma erabiliko da ikaskuntzarako osagarri bezala. Bertan argitaratuko dira ikasgaiaren materialak eta edukiak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa azken azterketako notaren batuketa (Maiatza/Ekaina) eta talde lanean oinarritzen da.



Azken kalifikazioa: Azterketan teoria edukiek azken notaren %75a balio dute. Talde lanak eta lan horren ahozko aurkezpenak notaren %25a balio dute.



A) EBALUAZIO JARRAIA

TEORIA: Azterketa mota: ikasgaiaren amaieran proba objektiboa (azterketaren %75a).

- Ikasketa materiala: Apunteak, Eskuliburua, fotokopiak, gomendatutako erreferentziak.

GELA PRAKTIKAK ETA TAILERRAK: hauen edukiak saioetan landutako eta eztabaidatutako edukien inguruko

edukiak azken azterketan ebaluatuko dira, eta asterketaren galderen %20a suposatuko du.

MINTEGIAK: Azken notaren %25 balioko du talde lanak.

A) EBALUAZIO FINALA:

Azterketa mota: eskola teorikoetan eta tailer eta praktiketan landutako edukien inguruko galderak. Notaren %100a balioko du.



*Ikasgai osoa azterketan ebaluatzeko aukeratzen duten ikasleek, gutxienez azterketa dataren

baino hilabete bat lehenago horren berri eman beharko diote irakasleari.



*Ikaslea kalifikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da talde lana (edo honen ordez, parte

honi buruzko azterketako galderak) eta azterketa (ikasle guztientzako zati komuna) gainditzea. Baldintza hauekbetetzen badira, kalifikazioa haztatuko da (azterketa teoriko-praktikoa 75% +

talde lana 25%)



*Talde lana aurreko ikasturte akademikoan egin duten ikasleek, eta horrela erakusten

dutenek, ez dute hura errepikatu behar. Halaber, talde-lana egokitasunez egi,n baina azterketa

teorikoa gainditu ez dutenei, lanaren nota gordeko zaie azterketa teorikoa gainditu arte.



*Azterketa gainditu baina talde-lanean huts egin duten ikasleei, azterketaren nota hurrengo

deialdira arte gordeko zaie. Lana gainditzen ez badute, berriz matrikulatu beharko dira ikasgaian

eta ebaluazio prozesua berriro bete beharko dute.



*Deialdiari uko egiteari dagokionez arau gehigarriak Irakasgai honetan, deialdiari uko egiteko azterketara ez aurkeztea nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Programaren kapitulu bakoitzeko, bibliografia espezifikoa eta material osagarriak argitaratuko dira MOODLE plataforman.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARRANZ, E. (1998). Modelos del desarrollo psicológico humano. Bilbao: UPV/EHU Servicio Editorial.

BERGER, S. K. y THOMPSON, R. A. (1998). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. Madrid: Médica Panamericana.

BERMEJO, V. Edit. (1994). Desarrollo Cognitivo. Madrid: Síntesis Psicología.

FLAVELL, J. H. (1963). La Psicología Evolutiva de J. Piaget. Barcelona: Paidós.

KAIL, R. V. y CAVANAUGH, J.C. (2006). Desarrollo Humano. Madrid: Thomson

LEFRANCOIS, G. L. (2000). El ciclo de la vida. Madrid: Thompson.

LIZASO, I. y APODAKA, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak I. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

LIZASO, I. y APODAKA, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak II. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

PALACIOS, J. MARCHESI, A. Y COLL, C. (1999). Desarrollo psicológico y Educación. Vol. 1. Desarrollo cognitivo y social del niño. Vol. 2. Desarrollo psicológico y educación. Vol.3: Psicología Evolutiva. Madrid: Alianza Editorial.

PALACIOS, J., MARCHESI, A., COLL, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza. Leioa: UPV/EHU.

PAPALIA, D. E. y OLDS, S. (2009). Psicología del desarrollo de la infancia a la adolescencia. Madrid McGraw-Hill.

RICE, R. (1997). Desarrollo Humano. Estudio del Ciclo Vital. México: Prentice-Hall.

SANTROCK, J.W. (2006). Psicología del Desarrollo. El ciclo vital. Madrid: Mc Graw Hill.

SHAFFER, D. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. México: International Thomson.

STASSEN BERGER, K Y THOMPSON, R.A. (1995). Psicología del desarrollo: Infancia y adolescencia. Madrid: Panamericana.

Gehiago sakontzeko bibliografia

FLAVELL, J. H. (1963). La Psicología Evolutiva de J. Piaget. Barcelona: Paidós.

Aldizkariak

Infancia y Aprendizaje
Child Development
Revista de la Psicología General Aplicada
Developmental Psychology
Journal of Adult Development
Aging and Society.
Geriatrika.
http://psicothema.com
http://ub.es/piscolog/infancia/inf_apr.htm
http://um.es/analesps
http://uv.es/psicologica
Human Development
Psychology and Aging
Revista Española de Geriatría y Gerontología.
The Gerontologist.
The Jounals of Gerontology

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala