XSLaren edukia

Ikaskuntza, Jokabidea eta Kognizioa

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3451
Mintegia23
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.69
Tailerra34.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1-Ikaskuntza mota eta maila desberdinetan parte hartzen duten ingurumen baldintzak identifikatu, ezagutu eta bereiztea.

2-Ikaskuntza mota desberdinetan ondorioztatzen diren portaerak eta kasu bakoitzean inplikatuta dauden ikaskuntza edukiak, prozesuak eta mekanismo psikologikoak identifikatu, ezagutu eta bereiztea.

3- Ezagutzak eguneroko bizitzako egoera eta fenomenoetan aplikatzea, kasuak eta arazoak aztertuz eta txosten idatziak eginez.

4-Gizarte esparru desberdinetan lan egiten duten profesionalentzat eskuratutako ezagutzak duten garrantzia ulertu.



*Irakasgaia lehen aipatutako IKD-i3 proiektuaren esparruan garatzean, garrantzi berezia emango zaio zeharkako konpetentzia hauek sustatzeari (UPV-EHUko 2019ko katalogotik aterata):

- Autonomia eta autoerregulazioa (ikasleek ikasteko eta erabakiak hartzeko orduan prozesu kognitibo metakognitiboei buruz kontzientzia har dezaten eta prozesu horiek optimiza ditzaten sustatzea).

-Gizarte konpromisoa (mota desberdinetako erronken aurrean ikasleen ekintza enpatikoak eta arduratsuak sustatzea).

-Informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitala (ikasleek informazio zientifikoa modu kritiko, fidagarri eta arduratsuan erabil dezaten saiatuz).

-Berrikuntza eta ekintzailetza (ikasleek beren gaitasun berritzailea eta sortzailea optimiza dezaten sustatuz).

-Pentsamendu kritikoa (analisi gaitasuna, zalantzan jartzeko gaitasuna eta iritzi arrazoituen balioaz jabetzeko gaitasuna bultzatuz.).



Zeharkako gaitasun horiek bilatzeak Garapen Jasangarriko Helburu (GJH, 2030 Agenda, ONU) hauek lortzera bideratzen du irakasgaia.

O4, Kalitatezko hezkuntza.

O5, Genero-berdintasuna.

O8, Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.

O10, Desberdintasunen murrizketa.



Bestetik, honako gaitasunak garatzea (pentsamendu kritikorako, zalantzan jartzeko, sormen-berrikuntzarako eta abarretarako joera duenak) aukera handiagoz sustatuko ditu garapen jasangarria, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kultura sustatzea, eta abar. Gainera, gaitasun horiek ekintzailetza eta erronka ekonomiko eta sozialei eraginkortasunez aurre egitea sustatuko dute.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I.-ATAL TEORIKOA. Gaitasunak: C1, C2

1. Ikaskuntza: Zer da ikaskuntza eta nola erlazionatzen da beste oinarrizko prozesu psikologikoekin?

2. Estimulu bakar bati buruz ikasten

3. Estimuluen arteko erlazioen ikaskuntza

4. Jokabidearen eta bere ondorioen arteko erlazioen ikaskuntza

5. Ikaskuntza soziala

6. Ikaskuntza eta portaera desgokitzailea



II.-ATAL PRAKTIKOA. Gaitasunak: C1, C2, C3 y C4



A) GELAKO PRAKTIKAK (GA). Gaitasunak: C1, C2, C3 y C4

15 saioetan zehar bi jarduera mota eginko dira:

Saio batzuetan, ikasleak gai teoriko bakoitzeko elementu nagusiak induktiboki eta aktiboki landuko ditu. Horretarako, kasuak eta arazoak konpontzeko jarduerak egingo dira, bakarka nahiz taldeka.

Gainerako saioen xedea ikasleek informazio zientifikoa erabiltzeko trebetasunak eskuratzea da. Informazio zientifiko garrantzitsua identifikatzeko eta laburtzeko hainbat jarduera egingo dira, eta entrenamendu horretatik abiatuta, poster-formatuko ikerketa-proiektu bat egin eta aurkeztuko da.



B) ORDENAGAILU PRAKTIKAK (OP). Gaitasunak: C1, C2, C3 y C4

Saio hauetan (ordubeteko lau saio eta bi orduko saio bat), klase teorikoetan eztabaidatutako fenomeno garrantzitsuenetako batzuen demostrazio aktiboak egingo dira. Esperimentu horiek ordenagailuan egingo dira.



Ikasleek, lehenik, subjektu esperimentalaren rola hartuko dute, eta, ondoren, ikertzailearen rola, lortutako jokabide-datuak bildu, aztertu eta interpretatzeko.



C) TAILERRAK (TA). Gaitasunak: C1, C2, C3 y C4

Saio hauetan, aurreko saioetan egindako lanetik sortutako proiektuak aurkeztu eta defendatuko dira poster-formatuan. Informazio zientifikoa zabaltzea eta eztabaidatzea sustatzen da, kongresu zientifiko baten antzeko talde-testuinguruan.



D) MINTEGIAK (M). Gaitasunak: C1, C2, C3 y C4

Saio hauetan, aldizkako autoebaluazioen emaitzetatik abiatuta (azterketaren antzeko formatua dutenak), irakasleak eta ikasleek galderak egingo eta ebatziko dituzte. Ikasgaiaren beste zeregin batzuetan izandako aurrerapenari buruzko atzeraelikadura ere eskainiko da; adibidez, poster-formatuan aurkeztu beharreko ikerketa-proiektuaren garapena.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasketa-plan berri baterako trantsizioa dela eta, irakasgaia iraungitze-aldian dago. Horrek esan nahi du:



Ez da irakaskuntza erregularrik eskainiko: ez da eskola presentzialik, mintegirik edo tailerrik egongo irakasgai honetarako.



Azken ebaluazioa: Ebaluazio jarduera bakarra azken proba izango da. Irakasgai hau gainditu behar duten ikasleak deialdi ofizialetan aurkeztu beharko dira azterketa horretara.



Ikasleei gomendatzen zaie irakasleekin harremanetan jartzea, informazio gehiago izan dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai hau iraungitzeko prozesuan murgilduta dagoenez, ebaluazioa azken proba bakar baten bidez egingo da. Proba horrek bi zati ditu:



- Eduki teorikoak aukera anitzeko galderen bidez ebaluatuko da. Galdera horietan lortutako puntuazioa irakasgaiko notaren %60ri dagokio.



- Eduki praktikoak proba gehigarri baten bidez ebaluatuko dira. Proba horrek notaren gainerako %40a osatuko du. Proba horretan, kasu praktikoei buruzko galderak, arazoen ebazpena edo esperimentuen diseinua sar daitezke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ardura duten irakasleek zehaztutako apunteak eta oinarrizko bibliografia zientifikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bouton, M. E. (2007, 20013). Learning and behavior: a contemporary synthesis. Sunderland: Sinauer Associates, Inc.



Candido, A (2000). Introducción a la psicología del aprendizaje. Madrid: Biblioteca Nueva. 



Catania, A. C. (2013). Learning (5th Edition). Cornwall-on-Hudson, NY: Sloan.



Domjan, M., & Delamater, A. R. (2023). The essentials of conditioning and learning (5th ed.). American Psychological Association. https://doi.org/10.1037/0000363-000



Domjan, M. (2011). Principios de aprendizaje y conducta (Sexta edición). México: Cengage.



Domjan, M. (2010). Principios de aprendizaje y conducta (Quinta edición). España: Ediciones Paraninfo.



Domjan, M. eta BURKHARD, B. (1994). Ikaskuntza eta Jokabide Mekanismoak. EHUko argitalpen etxea. Bilbo.



Dickinson, A. (1984). Teorías actuales del aprendizaje animal. Madrid: Debate. 



Maldonado, A. (2015). Aprendizaje y pensamiento humano. Granada: Editorial de la Universidad de Granada. 



Malott, R. W. y Kohler, K. T. (2023). Principios de conducta (octava edición). ABA España.



Omrod, J. E. (2005). Aprendizaje humano (cuarta edición). Madrid: Pearson Prentice Hall.



Pellón, R. Miguéns, M., Orgaz, C., Ortega, N, y Pérez, V. (2014). Psicología del Aprendizaje. Madrid: UNED.



Pineño, O., Vadillo, M.A. Y Matute, H. (2007) (Eds.). Psicología del aprendizaje. Badajoz: Abecedario.



Rasmussen, E. B., Casey, J. C., Pierce, W. D. & Cheney, C. D. (2023). Behavior analysis and learning: A biobehavioral approach (7th edition). New York: Routledge.



Vila J., Nieto, J. Y Rosas, J.M. (Eds.) (2003). Investigación contemporánea en aprendizaje asociativo. Jaén: del lunar.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguado Aguilar, L. (Ed.) (1989). Cognición comparada. Madrid: Debate.
Bandura, A. y Walters, L. (1978). Aprendizaje social y desarrollo de la personalidad. Madrid: Alianza Universitaria.
Boakes, R.A. (1989). Historia de la psicología animal. De Darwin al conductismo. Madrid: Alianza Universitaria.
Hilgard, E.R. y Bower, G.H. (1975). Teorías del aprendizaje. México: Trillas.
Honig, W.K. (Ed.) (1975). Conducta operante. México: Trillas.
Hull, C.L. (1986) Principios de conducta. Madrid: Debate.
Hulse, S.H., Egeth, H. y Deese, J. (1982). Principios de aprendizaje. México: McGraw-Hill.
Kimble, C.A. (1969). Hilgard y Marquis, condicionamiento y aprendizaje. México: Trillas.
Leahey, T. H. y Harris, R. J. (1998). Aprendizaje y Cognición. Madrid: Prentice-Hall.
Pavlov, I.P. (1972). Reflejos condicionados e inhibiciones. Barcelona: Ediciones Península.
Pavlov, I.P. (1973). Actividad nerviosa superior. Obras escogidas. Barcelona: Fontanella.
Pelechano, V. (1980). Modelos básicos de aprendizaje. Valencia: Alfapl¿s.
Pellón, r. y Huidobro, A. (2004) (Coords.). Inteligencia y aprendizaje. Barcelona: Ariel.
Puente Ferreras, A. (2005). Cognición y aprendizaje. Pirámide.
Ribes Iñesta, E. (2002) (Ed.). Psicología del Aprendizaje. México: Manual Moderno.
Rosas Santos, J.M. (1998). Aprende condicionando. Jaén: del Lunar.
Rosas, J.M., García-Fernández, E. y Sánchez, F. (2005). Fundamentos del aprendizaje humano. Jaén: Del Lunar.
Schoenfeld, W.N. (1979). Teorías de los programas de reforzamiento. México: Trillas.
Skinner, B.F. (1974). Ciencia y conducta humana. Barcelona: Fontanella.
Skinner, B.F. (1976). La conducta de los organismos. Barcelona: Fontanella.

Aldizkariak

Annual Review of Psychology
Behavioral and Brain Sciences.
Behavior Research Methods
Behavioural Processes.
Comparative Cognition and Behavior Reviews.
Learning & Behaviour.
Learning and Individual Differences
Learnind and Memory
Learning and Motivation.
Journal of Experimental Psychology: General
Journal of Experimental Psychology: Animal Learning and Cognition.
International Journal of Comparative Psychologyopen access
Psychological Review.
Psychological Bulletin.
Psychonomic Bulletin and Review
Psicológica. Revista de Metodología y Psicología Experimental
Quarterly Journal of Experimental Psychology
Trends in Cognitive Sciences

En Euskera:
Elhuyar
Uztaro

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala