inf_aurkezpena_PMAS

Aurkezpena

Polimero eta Material Aurreratuen Saila (PMAS) Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saila eta Materialen Fisika Saila (MFS) elkartuz osatu da.

UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailaren jatorria eta Kimika Fakultatearena neurri batean bat datoz. Fakultatea Donostiako Ibaetako campusean kokatuta dago. 1975etik aurrera eta Gonzalo Martin Guzmán irakaslearen gidaritzapean,  lehenengo ikerketa-lerroak sortuko dira polimeroen oinarrizko zientziaren eta ikerketa aplikatuaren inguruan. Hasierako talde horiek urteak pasa ahala sendotuz joango dira eta 1987an onartu zen Saila osatzen dute. Talde hauekin batera Kimika Teorikoaren alorrean lanean diharduen talde sendoa ere badago. 1999tik aurrera, Saileko kide asko Material Polimerikoen Institutuan (POLYMAT) ari dira lanean. Unibertsitate-institutu honen helburu nagusiena polimeroen, plastikoen eta makromolekulen munduan unibertsitatetik kanporako zerbitzua eskeintzea da.

Materialen Fisika Saila (MFS) 1987. urtean sortu zen, unibertsitatearen erreforma-legea indarrean sartzearekin batera. Batez ere, EHUk Donostian duen Kimika Fakultateko Fisika eta Matematika arloetako irakasleak elkartu ziren sailean.
Bestalde, sail honek garrantzi handia hartu du azken urteotan Materialen Fisika ikerketa ildoan eta bere eraginari esker hainbat ikerketa-zentro ireki dira inguruan, hala nola "Donostia International Physics Center" (DIPC) Fundazioa, "Materialen Fisika Zentroa" CSIC-EHUko zentro mistoa, eta berriki zabaldutako  "CIC nanogune" Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa.
Testuinguru horretan, sailak martxan jarri du orain dela gutxi "Master in Nanoscience" graduatu ondoko master ofiziala,  zentro berri horien lankidetza estuarekin. Era berean, aurrekoari lotuta, "Physics of nanostructures and advanced materials" doktorego-programa sortu berri da. Bi ekimen horiek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Kalitate Aipamena jaso dute.

2012ko otsailaren 1(e)an onetsitako sailen oinarrizko arautegiak, sailaren  funtzionamendua arautzen du.

inf_destacados

<!--titulo-->