IV Jornada sobre aplicación de criterios PK/PD para la dosificación de antibióticos
![](https://www.ehu.eus/documents/1752665/6494931/encabezado+con+borde.jpg/8a09e6f1-55c2-42a1-b687-b6f7ff481248?t=1485963832000)
Lankide eta lagun agurgarriak
Atsegin handiz aurkeztu nahi dizuegu Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 22an ospatuko den "Antibiotikoak dosifikatzeko irizpide PK/PDen erabilerari buruzko II. jardunaldia", Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Farmakozinetika, Nanoteknologia eta Terapia Geniko (PharmaNanoGene) ikerkuntza taldeak antolatua.
Jardunaldi honen izaera erabat praktikoa da, eta bere helburu nagusia partaideek tratamendu antibiotiko baten analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa egiteko ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzea izanik, horretarako Montecarlo simulazioa erabiliz. Partaide bakoitzarentzat ordenagailu bat edukiko du bere eskura ikastaroak irauten duen bitartean. Horretaz gain, hizlariak analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoan eta terapia antibiotikoaren ebaluazioan esperientzia handia duten adituak dira.
Jardunaldia antibioterapiaren ebaluazioren arloan irizpide farmakozinetiko/farmakodinamikoak erabiliz ezagutzak handitu nahi dituzten ikerlarientzat eta osasun profesionalentzat zuzendua dago.
Zuen esanetara geratzen gara sortzen zaizkizuen kezkak eta zalantzak noiznahi argitzeko.
Adeitasunez
Batzorde antolatzailea