Nazionalismoa Ikertuz II. Kongresua: Naziotik Euskal Estatura
Noiz eta non
Noiztik: 2013/06 Noiz arte: 2013/11
Deskribapena
UPV/EHUko Euskal Nazionalismoa XXI. mendean masterrak NAZIONALISMOA IKERTUZ izeneko Kongresua antolatu du bigarren aldiz, Parte Hartuz ikerketa taldearen eta Ipar Hegoa eta Manu Robles-Arangiz fundazioen laguntzarekin, Bilbon, Ekainaren 13an, Bilboko Esperientziaren Geletan.
Kongresuaren aurtengo lema Naziotik Estatura XXI. Mendean izango da eta, besteak beste, Jokin Apalategi euskal soziologoaren ibilbide akademiko luzeari omenaldia egitea du helburu. Izan ere, 1979an argitaratu zuen Los vascos: de la nación al estado liburua mugarri izan da Nazio Eraikuntza eta Estatugintza ikuspegi moderno batetik aztertzeko, gerora horrenbesteko garrantzia hartu duten gaiak, hain zuzen ere. Horrez gain, kongresua baliatu nahi da Utriusque Vasconum argitaletxean argitara eman berri duen azken liburua aurkezteko, Euskal Herriaren emantzipazioaz izenekoa, alegia.