Demokrazia Komunala Nazioarteko lehen Kongresua
Noiz eta non
2021/09 - 00:00
Deskribapena
DEMOKRAZIA KOMUNALA. Komunitatea, herri-boterea eta autogobernua: Demokrazia eraldatzeko praktikak
2021eko udazkenean, Donostian-Hernanin (Euskal Herria), Demokrazia komunari buruzko Nazioarteko Lehen Biltzarra egingo da. Bertan, gaur egungo demokrazia ereduak zalantzan jartzen eta eraldatzen dituzten ideia eta praktika kolektibo zehatzak jorratuko dira.
Gizarte mugimendu eta dinamika eraldatzaileekin lan egiten duen Bakea Duintasunarekin elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Gizarte Zientzietako ikerketa-taldeak antolatu dute Biltzar hau, eraldaketa demokratikoko prozesuen ikerketa akademikoa eta soziala uztartuz. Kongresuaren helburua da, bai teoriatik bai praktikatik abiatuta, komunitateak, herri-botereak, autogestioak, autogobernuak, balio komunek eta parte-hartze kolektiboak oinarri eraldatzailea duten prozesuak eta esperientziak aztertzea. Horregatik, hausnarketa, eztabaida eta analisirako gune izan nahi du, gizartearen eraldaketa komunalean eta komunitarioan lan egiten duten pertsona eta herri mugimenduentzat.
Izena ematea
Web helbidea: (Beste leiho bat zabalduko du) Call por papers
Harremanetarako datuak
- Posta elektronikoa: demokrazia.komunala@ni.eus
- Web orria: Kongresuaren webgunea