titulo-universitario

Unibertsitateko Titulua

Unibertsitateko titulua unibertsitateak graduko, masterreko edo doktoregoko unibertsitate ikasketa ofizialak edo unibertsitateko berezko ikasketak egin eta gainditu dituen pertsonari ematen dion dokumentua da.

Dokumentu hori eskatzeko, interesdunak ikasketa ofizialak egin dituen ikastegiko idazkaritzara joan behar du, edo bestela, eskaera internet bidez egin (GAUR).

Egindako ikasketak unibertsitatearen berezko ikasketak badira, eskaera Berezko Ikasketen Atalean egin behar da.

Interesdunaren izen-abizenak NANean azentu egokirik ez badu eta tituluan zuzendu nahi badu, agiri hau bete eta egoitza elektronikoaren bidez erregistratu beharko du titulua eskatzen duen egun berean.

Titulua eskuragarri dagoenean interesdunak jakinarazpen bat jasotzen du, unibertsitateko titulua ikasketak egin dituen ikastegiko idazkaritzan edo Berezko Ikasketen Atalean jaso dezakeela esanez.

Dokumentu hori izapidetzearen kostuak Eusko Jaurlaritzak onartzen ditu EHAAn ikasturte bakoitzean prezio publikoei buruzko agindu baten bitartez. Izapide hori egiteko bi hilabetetik sei hilabetera behar izaten dira, eskaera egin eta ordaindu beharreko tasak ordaintzen direnetik tituludunak ikastegiko idazkaritzan titulua jaso dezakeenera arte.

UPV/EHUko arauak

  • Ebazpena, 2024ko maiatzaren 7koa, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, UPV/EHUko tituluetan eta tituluaren gehigarri europarrean tituludunen izen-abizenak idazteko irizpide ortografikoak ezartzekoa

  • Ebazpena, 2016ko ekainaren 24koa, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, unibertsitate titulu ofizialetan MECES maila aipatzeko dena

  • Ebazpena, 2014ko ekainaren 25ekoa, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreorderena, aipamenak edo espezialitateak graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizialetan sartzeari buruzkoa
  • Erabakia, 2011ko otsailaren 4koa, Akademia Antolakuntzako Errektoreordearena, unibertsitate tituluen atzeko aldeko edukiari buruzkoa

Tituluen arautegi orokorra

  • Orden ECD/760/2013, de 26 de abril, por la que se establecen los requisitos de expedición del título del programa Erasmus Mundus
  • Real Decreto 1002/2010, de 5 de agosto, sobre expedición de títulos universitarios oficiales
  • Orden ECI/2514/2007, de 13 de agosto, sobre expedición de títulos universitarios oficiales de Máster y Doctor
  • Orden de 8 de julio de 1988, para la aplicación de los reales decretos 185/1985, de 23 de enero y 1496/1987, de 6 de noviembre, en materia de expedición de títulos universitarios oficiales
  • Real Decreto 1496/1987, de 6 de noviembre,  sobre obtención, expedición y homologación de títulos universitarios

Arautegi orokorra