Requisitos-propuestas-masteres

Baldintzak

Honako kasu hauetan soilik izapidetuko dira proposamen berriak edo funtsezko aldaketak (Verifica edo Modifica prozeduren bidez Ministerioan izapidetu beharrekoak):

  1. Lanbide arautuetara bideratuta edo lanbide bati lotuta dauden masterrak.
  2. Jada existitzen diren UPV/EHUren masterrak integratzeko proposamenak, murriztu egiten dutenak eskainitako kreditu kopurua.
  3. Jada existitzen diren masterren modalitate aldaketa, «aurrez aurreko» modalitatetik modalitate «semipresentzial» edo «urrutiko» modalitatera, baldin eta eskola orduak (kredituak) areagotzen ez badira.
  4. Masterren proposamen berriak edo aldaketak, Erasmus+ aipamena edo baliokidea lortu dutenak, Europako Batzordearen deialdietan UPV/EHU koordinatzaile edo parte hartzaile gisa aritu dena.
  5. UPV/EHUn jada existitzen diren masterren aldaketak edo proposamen berriak, titulu bikoitzak edo batera antolatutako tituluak eskaintzeko inguruko unibertsitateekin (Bordeleko Unibertsitatea eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea, nagusiki) edo atzerriko beste unibertsitate batzuekin, interes estrategikoko arloetan.
  6. Aurreko ikasketa plana iraungitzen duten masterren aldaketak, baldin eta kreditu eskaintza osoa handitzen ez bada eta irakats betebeharrak areagotzen ez badira.

Kasu guztietan beharrezkoa izango da Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzaren aldeko txostena.