Jarraipena 2018

Jarraipena

Titulazioen urteko jarraipena egiteko, titulazioon arduradunek barne gogoetarako prozesua egiten dute, etengabeko hobekuntzaren filosofian oinarrituta, alderdi hauek ardatz gisa hartuz:

  • Titulazioaren webgune instituzionalean argitaratutako informazioa berrikustea.
  • Agentziek egindako gomendioei erantzutea.
  • Jarraipenaren adierazleak berrikusi eta aztertzea.
  • Indar-guneak eta hobetzeko arloak antzematea.
  • Hobekuntza ekintzak planteatzea eta titulazioaren aldaketak.
  • Titulazioaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi orokora lortzea.
  • Gizarteari titulazioetan lortzen ari diren emaitzen kontu ematea.

Gogoetarako prozesu hau titulazioaren arduradunek urtarrilean eta otsailean egiten duten jarraipen autotxostenean jasotzen da, Batzorde Akademikoaren sostenguarekin masterraren eta doktoregoaren kasuan, eta ikastegiko Kalitate Batzordearena.  

Autotxostena ikastegiko Kalitate Batzordeak berrikusi eta balidatzen du eta Ikastegiko Batzarrak edo Doktorego Eskolako Kontseilu Iraunkorrak onartu, eta Unibasq-era bidaltzen da balorazioa egiteko ebaluazio protokoloan eta agentziaren jarraipen txostena egiteko ezarritako irizpideak oinarri hartuta.

Jarraipen autotxostenaren edukia:

  • Web orri instituzionalaren URLa eta webeko informazio publikoari buruzko gogoeta laburra.
  • Behar izanez gero, egindako aldaketen deskribapena. Aldaketa bakoitza zertan datza zehaztu eta antzeman eta bere egokitzapena baloratu ahal izateko bakoitzaren justifikazioa egin.
  • Kanpoko agentziek egindako gomendioekiko erantzuna.
  • Egindako hobekuntza ekintzak.
  • Protokoloan zehaztutako adierazleak, eta beharrezkoa denean, ezohiko egoeren edo desbideratzeen justifikazioa.
  • KBBS-ren berrikuspena. Hobekuntza ekintzen plana.

Jarraipenean jakinarazten diren aldaketak:

Jarraipenak egiaztapenaren eta akreditazioaren arteko lotura bermatzen du, eta akreditazioa arrakastatsua edo ez izatea eragingo du, izan ere, jarraipen txostenak dira akreditaziorako ebaluazioan analisia oinarritzen den elementuetako bat.