II Jardunaldia Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak

II Jardunaldia Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak

2023ko abenduaren 15a
Carlos Santamaría Zentroa

UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan.

Ekimen honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.

Egitaraua

  • 08:30 Erregistroa.

  • 09:00 Irekiera instituzionala.

    • Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jorge Arévalo .

    • UPV/EHU Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreorde, Laura Vozmediano.

  • 09:15 Testuinguruaren azterketa.

    • Ikaskuntza-ibilbide berrietarantz. Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jorge Arévalo.

  • 10:00 Alemaniako Berufliche Hochschule Hamburg - UAS (BHH)-n, unibertsitate, enpresa eta lanbide heziketaren arteko lankidetza. Informatika aplikatuko irakaslea, Henning Klaffke doktorea.

  • 11:00 Ikasleen esperientziak: Lanbide Heziketatik Unibertsitatera eta Unibertsitatetik Lanbide Heziketara.

  • 11:30 Atsedena.

  • 12:00 Lan taldeak.

    • Hezkuntza.

    • Osasungintza.

    • Steam.

    • Humanitate+Gizarte Zientziak.

  • 13:30 Lan taldeen ondorioen aurkezpena. Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Agustin Erkizia.

  • 14:15 Jardunaldiaren itxiera. Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea, Adolfo Morais Sailburuordea / Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea, Fernando Tapia.

  • 14:30 Luntxa.

Oharrak:

  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez. Aldi bereko itzulpen sistema eskainiko da.
  • Carlos Santamariako aparkalekua erabili ahal izango da 8etatik 9tara plazak bete arte, iritsi ahala. Erabiltzeko asmorik baduzu, adierazi hemen zure datuak.