Funtsezkoak ez diren aldaketak
Jarraipenaren bidez Unibasq-i jakinarazi behar zaizkion aldaketak Unikuden grabatu behar dira autotxostenean azaltzeko.
Prozedura:
1. Aldaketarako ekintza bat sortu Unikuden.
2. Ekintzaren testuan argiro identifikatu eta zehaztu behar da zertan datzan aldaketa bakoitza eta haietako bakoitza arrazoitu beharko da haren egokitzapena baloratu ahal izateko.
3. Gero, ikastegiak Unikuden sortutako ekintza Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidaliko du (seccion.planesdeestudios@ehu.eus), baita Batzorde Akademikoaren eta Ikastegiaren erabakia ere, beharrezkoa izanez gero.