Jarraipenerako aldaketak (doktoregoa)

Funtsezkoak ez diren aldaketak

Jarraipenaren bidez Unibasq-i jakinarazi behar zaizkion aldaketak Unikuden grabatu behar dira autotxostenean azaltzeko.

Prozedura:

1. Aldaketarako ekintza bat sortu Unikuden, Batzorde Akademikoaren erabakia atxikiz.

Ekintzaren testuan argiro identifikatu eta zehaztu behar da zertan datzan aldaketa eta arrazoitu beharko da haren egokitzapena baloratu ahal izateko. 

2. Aldatzeko proposamena Doktorego Eskolari jakinaraztea.

3. Doktorego Eskolak Unikuden sortutako ekintza Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidaliko du, baita Batzorde Akademikoaren eta Ikastegiaren erabakia ere, beharrezkoa izanez gero.