Egiaztapena
Titulazio berrirako proposamena Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu beharreko prozesuan sartuta dago. Hona zertan datzan prozesua: tituluaren proiektuaren memoria bat prestatu behar du Unibasq-ek edo bestelako agentzia eskudun batek, tituluaren unibertsitate koordinatzailea zein den kontuan hartuta unibertsitateen arteko titulazioen kasuan. Behin agentzia horren aldeko txostena jaso ondoren, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztapenari buruzko erabakia emango du.
Aurrerago, Gizarte Kontseiluari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaie tituluari dagozkion ikasketak ezartzeko baimena. Baimen agindua EHAAn argitaratu eta gero, Ministroen Kontseiluak tituluaren izaera ofiziala aitortzen du BOEn argitaratuko den erabakiaren bidez eta titulazio berria Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan inskribatzen da. Ikasketa plana BOEn eta EHAAn argitaratzen da.
Titulazio berri bat Ministerioaren aurrean egiaztatzeko prozesua hasi baino lehen, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak aurre-ebaluatu eta onartu behar du.
Epea: Proposamena tramitatzen hasteko gutxienez tituluaren ikasketak ezartzeko ikasturtea baino bi urte lehenago.
Titulazio berrietarako proposamenak aurkezteko prozedurak eta agiriak: