Procedimiento de propuestas de doctorado

Prozedura

1. - Sintesiaren aurre ebaluazioa

Aurre ebaluazio akademikoa batzorde mistoak egingo du eta honako osaera hau izango du:

  • Doktorego Eskolako zuzendaritza taldeko kide bat edo UPV/EHUko irakasle bat, eskolak proposatuta.
  • Aurkeztutako proposamenari dagokion jakintza alorrekoa den doktoregoak Doktorego Eskolako Batzorde Iraunkorrean duen ordezkaria, edo UPV/EHUko irakasle bat, Doktorego Eskolako Batzorde Iraunkorrak proposatuta.
  • Aurkeztutako proposamenari dagokion jakintza arloak Graduondoko Batzordean d(it)uen ordezkaria(k), dagokion moduan.

Aurre ebaluazioa ezezkoa izango balitz, proposamenaren sustatzaileak alegaziorik aurkeztuko ahal du eta aurkeztutakoa, hasierako aurre ebaluazioa egin zutenez besteko Doktorego Eskolako batzorde iraunkorreko eta graduondoko batzordeko ordezkariek aztertuko dute, baina beti ere proposamenari dagokion jakintza arlokoak izanik.

Aurre ebaluaziorako gehieneko epea: 4 aste.

2.- Proposamenaren balioespena

GAUR aplikazioan grabatutako proposamena lehenengo urratsean adierazitako batzorde mistoak ebaluatuko du.

Proposamena ebaluatzeko gehieneko epea: 4 aste.

 

Informazio gehiago

Proposamenak aurkezteari buruzko galderarik izanez gero, jarri harremanetan Doktorego Eskolarekin doke.kalitatea@ehu.eus ​​​​​​helbidera idatzita edo honako telefono hauetara deituta: 94 601 7952, 94 601 3137.

Aplikazio informatikoa erabiltzean sor daitezkeen zalantza edo kontsultak ikasketa planen atalari igorriko zaizkie, b.fuertes@ehu.eus helbide elektronikoaren bidez edo telefono hauetara: 94 601 2893, 94 601 3284, 94 601 8350.

Proposameneko edukiei buruzko galderarik izanez gero, berriz, jarri harremanetan Akademia Gestiorako Zerbitzuarekin: arantza.ibabe@ehu.eus edo 94 601 3025.