propuesta-doctorado-normativa-disposiciones

Doktorego programak proposatzeko arauak

Xedapenak

XEDAPEN IRAGANKORRAK.- Oraingo programen egokitzapena.

  1. Indarrean dauden doktorego programak -apirilaren 29ko 1393/2007 ED-an jasotako unibertsitate ikasketen arauen arabera egiaztatuak, Autonomia Erkidegoak baimenduta eta Hezkuntza Ministerioak izaera ofiziala aitortua- arautegi honen arabera egokitu beharko dira 2013-2014 ikasturtea hasi baino lehen.
  2. Edonola ere, 99/2011 ED-aren arabera egiaztatzen ez diren oraingo doktorego programak indarrean egongo dira 2016ko otsailaren 11 arte. Egun horretatik aurrera ez dira unibertsitatearen eskaintza akademikoan egongo eta horien kenketa tramitatuko da.
  3. Kendutako programetan izena eman duen doktoregaiak egiaztatu eta 99/2011 ED-ra egokitu den programa batea sartu beharko du, betiere, behar izanez gero, kendutako programan egin dituen jarduerak aitortuta.
  4. Indargabeturik gelditzen da doktoregoko ikasketen proposamenak prestatu eta onartzeko prozedurari buruzko arautegia, 2009ko abenduaren 11ko EHAAn argitaratutakoa, Akademia Antolakuntzarako Errektoreordearen 2009ko azaroaren 1eko erabakiaz, baita arautegi honetan jasotakoaren kontra doazen unibertsitatearen zirkularrak ere.

AZKEN XEDAPENAK

  1. Eskumena ematen zaio graduondoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunari arautegi hau aplikatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatu eta ebatz ditzan, bai eta arautegi hau garatzen duten arau osagarriak eman ditzan ere.
  2. Doktoregoko Azpibatzordeak onartu egingo ditu, graduondoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunak proposatuta, doktorego programen kalitatea bermatzen duten prozedurak, bai prestatzerakoan, bai ebaluatu, jarraipena egin eta egiaztatzeko prozesuan. Era berean, izaera administratibo-akademikoa duten behar adina xedapen emango ditu.
  3. Graduondoko ikasketen gaietarako errektoreorde arduradunak proposamenak aurkezteko prozedura eta egutegia erabakiko du, eta unibertsitatearen webgunean argitaratuko.
  4. Arautegi honetan eta bera garatzen dutenetan zehaztuta ez dagoen guztirako indarrean dagoen legeriari jarraituko zaio.
  5. Arautegi hau EHAAn argitaratu bezain laster aplikatuko da.