Graduondoko ikasketen gaietarako errektoreorde eskudunak ezarriko ditu doktorego programak aurkezteko prozedura eta epeak.
Doktorego programaren proposamena aurkeztuko die koordinatzaileak kasuan kasuko - antolamendua edo parte hartzea zehaztutako moduan- sailetako kontseiluei eta doktorego eskolari onar dezaten, baita baimenen bidez hartu beharreko akordioak eta egin beharreko hitzarmenak aurkeztu ere.
Behin aurreko atalean azaldutako onarpena lortuta, koordinatzaileak bide informatikoaz, GAUR aplikazioaren bitartez, Graduondoko Ikasketa Planen Bulegora bidaliko ditu doktorego programen proposamenak, 99/2011 EDra egokitu beharrarengatik edo proposamen berriak egiteagatik, aurreko artikuluetan azaldutako informazioa barne. Paperean, aplikazioan lortzen den idazki sinatua bakarrik aurkeztuko du UPV/EHUko erregistro orokorretako batean, Akademia Antolakuntzarako Errektoreordetzari zuzendua.
Akademia Antolakuntzarako Errektoreordetzak -Graduondoko Ikasketa Planen Bulegoa- egiaztatuko ditu jasotako proposamenak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Sailak 11/2009 Edan jasotako izapideei ekiteko, edo, behar izanez gero, beharrezkoak diren txostenak eskatzeko.
Doktorego Azpibatzordeak aztertuko ditu jasotako proposamenak. Proposamena eta, kasuan kasu, txostenak ikusita, Doktoregoko Azpibatzordeak txosten bat prestatuko du Akademia Antolakuntza eta Doktoregorako Batzordeak aztertu eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu beharreko onarpenerako proposamena presta dezan.
Akademia Antolakuntza eta Doktoregorako Batzordearen proposamena ikusita, Gobernu Kontseiluak erabakiko du, behar izanez gero, doktorego programak onartzea, eta, aldi berean, Unibertsitateen Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari bidaliko, horiek txostena egin ondoren, Autonomia Erkidegoak ikasketa horiek ezartzeko baimena ematen duen erabaki dezan.