Modificacion-comision-academica

Batzorde akademikoaren aldaketak

Doktorego programako koordinatzailaren eta/edo bokalen aldaketa egiteko, eskaera Doktorego Eskolari egin behar zaio eta honek Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidaliko du, Graduondoko Batzordean tramitatzeko.

Eskariarekin bat, batzorde akademikoaren erabakia eta ondoko datuak gehituko dira:

  • Bileraren data.
  • Batzorde akademikoan arituko diren pertsonen deiturak eta karguak.
  • Batzorde akademikotik aterako diren pertsonen deiturak eta karguak.
  • Batzorde akademiko berriko kide guztien deiturak eta karguak, kide berria(k) gehituta izango lukeen osaera azalduz.
  • Aldaketa indarrean sartzeko data.
  • Programako batzorde akademikoko batzordeburuaren sinadura. Aldaketa koordinatzaileari badagokio, kargua utzi eta kargua hartu duten koordinatzaileek sinatu behar dute.