acreditacion

Akreditazioa

Akreditazioa da gradu, master edo doktoregoko titulazio batek izan behar duen aitortze ofiziala, unibertsitateetan irakatsiko bada.

Lehenengo akreditazioa eskuratzen da titulazioari, ministroen kontseiluaren erabakiaren bidez, izaera ofiziala ematen zaionean eta unibertsitate, ikastegi eta tituluen erregistroan (RUCT) inskribatzen denean.

Akreditazioak denbora muga du unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen errege dekretu ezberdinetan ezarritakoa kontutan hartua, berritzeko beharra jasotzen baitute, egiaztatu behar delarik tituluaren emaitzak egokiak diren eta emaitzok kalitatea bermatzeko eta unibertsitateek berori irakasten jarraitzeko beste diren. Berritze hori egiaztatu edo azken akreditazioa jaso eta sei urtetara egin behar da.

Akreditazio prozesuak lau tramite dauzka:

  1. Unibertsitatearen autotxostena
  2. Kanpoko ebaluatzaileen bisita
  3. UNIBASQ-en txostena
  4. Unibertsitateen Kontseiluaren erabakia

Autotxostena balorazio txostena da, ebidentzietan (KBBSa osatzen duten dokumentu eta emaitzetan) oinarritu beharrekoa, titulazio bakoitzaren arduradunek Unibasq-ek ezarritako eredua baliatuz egin eta barruko organoek onetsi behar dutena. Titulazioaren autotxostena ikastegiko kalitate batzordeak egin behar du Unikude aplikazioaren bidez eta gero, ikastegiko batzarrari helarazi onets dezan. Autotxosten honek, kasuan kasu, graduko edo graduondoko batzordeei aurkezten beharko du, euskal gobernuari bidaliko zaio eta honek Unibasq-i eta unibertsitateen kontseiluari tramitatuko die.

Akreditazioa berritzeko eskaria tramitatzeko aurreikusitako denbora, euskal gobernuari igorri eta unibertsitateak unibertsitateen kontseiluaren erabakia jaso arte, zortzi hilabetetakoa da.

Erabakia eman ondoren, unibertsitateen kontseiluak RUCT-eri jakinaraziko dio eta, aldekoa izanez gero, akreditazioaren berrespena inskripzioa egingo du.  Aurkakoa balitz, titulua kendu egingo da aipatutako erregistro honetarik eta izaera ofiziala galduko, lurralde nazional osorako balioa ere galduz. Azken kasu honetan, erabakiak berak adieraziko du titulua iraungia dela eta jasoko ditu ikasketa hauek egiten ari diren ikasleen eskubide akademikoak bermatzeko hartu beharreko neurriak.

Arautegiak eta laguntzarako dokumentuak:

  • Real Decreto 822/2021, de 28 de septiembre, por el que se establece la organización de las enseñanzas universitarias y del procedimiento de aseguramiento de su calidad
  • 274/2017 Dekretua, abenduaren 19koa, gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoa.
  • Real Decreto 534/2013, de 12 de julio, por el que se establece una moratoria de dos años para renovar la acreditación de programas de doctorado.
  • UNIBASQen akreditazioa berritzeko protokoloa