ZAS-AL-CUÑAO

Zas al cuñao

Elkartasunerako sormenezko kanpaina EHUren Bizkaiko Campusean

Kartela

Zas al cuñao epidemia kaltegarri batekin amaitzeko omen dator Leioara"

Martxoaren 21ean, Arraza Diskriminazioaren Nazioarteko Egunean, "Zas al cuñao" kanpaina abiatuko da. Ekimena EHUko Bizkaiko Campusean, Leioan, ikasle-talde batek sortu du, "Elkartasunerako sormenezko kanpainen diseinua" tailerrean. Lantegi hori Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (UNHCR) Espainiako Batzordearen proiektu baten barruan dago, zeinak EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren laguntza eta Espainiako Lankidetzaren finantzaketa dituen. Era berean, erakunde hauek kanpainan laguntzen ari dira: Amekadi, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia, KCD ONGD eta Koop SF34.

Ekintza interaktiboaren bidez, ekimenaren xedea da migratzaile eta errefuxiatuen kontrako zurrumurruen gaineko informazioa eta sentsibilizazioa zabaltzea. Horrez gain, unibertsitateko jendea bultzatu nahi du kontrako argudioak ematera aipatu kolektiboa jendarte zabal eta berdinzaleko kide izan dadin eragozten duten gezurrezko mitoetako batzuk deuseztatzeko, bai eta, besteak beste, ZAS! Zurrumurruen Kontrako Euskal Sarea eta UNHCR erakundeak hobeto ezagutzen laguntzea ere.

Kanpaina, esan bezala, martxoaren 21ean abiatuko da, ostegunez, 11:00ak eta 15:00ak bitartean, EHUko Bizkaiko Campuseko Mikel Laboa plazan.

#GezurrekEgiaEzDezatelaEstali
#ChangeMyMind