20. urteurrena - Praktikak eta GrAL

Garapenerako Lankidetzako Gradu Amaierako Praktika eta Lanen Programa

20 urteko programa, hamaika esperientzia eta etorkizun handia

Oso pozik gaude gure 20. urteurrena ospatzeagatik. UPV/EHUk 2003an ekin zion Garapen Lankidetzako Gradu Amaierako Praktika eta Lanen Programari. Urte hauetan, zuen laguntzari, inplikazioari eta lanari esker, programa hau handituz joan da eta praktika onen unibertsitate-erreferente bihurtu da.

2023ko maiatzaren 23an ekitaldi bat egingo dugu Bizkaia Aretoan, 20. urteurrena ospatzeko. Ilusio handiz ari gara antolatzen topaketa hori, eta gustatuko litzaiguke zu bertan egotea eta zure babesa eskertzea.

Datozen asteetan xehetasun eta ezusteko guztien berri emango dugu.

Zure zain gaude.

¡Carnaval en la Ludoteca del CERPI con los peques! <br/>Yolanda Cruz Luengo (Bolivia, 2016)

Eduki publikatzailea