Módulo de Bacteriología en la UMSS (Bolivia)
Proiektua: Docencia del "Módulo de Bacteriología" en la Maestría de Microbiología Clínica de la Universidad Mayor de San Simón en Cochabamba, Bolivia.
Proiektuaren laburpena: Proiektuak bi helburu nagusi izan zituen: alde batetik, Cochabambako ospitaleetan infekzioak kontrolatzeko biologia molekularreko teknikak garatzea eta, bestetik, “Acinetobacter baumannii-ren isolamendu klinikoetako antibiotikoekiko erresistentzia kontrolatzeko neurri eraginkorrak diseinatzeko Iberoamerikako II. Jardunaldia” antolatzea. Jardunaldi horretan Latinoamerikako, Europako eta Arabiar Emirerrietako adituek parte hartu zuten, eta lan sare iraunkor bat ezarri ahal izan zuten datu epidemiologikoak kudeatzeko eta kontrol plan orokorrak diseinatzeko.
- Deialdia: 2013/14
- Koordinatzailea: Lucía Gallego Andrés
- Harremanetarako helbide elektronikoa: lucia.gallego@ehu.eus
- Ikastegi inplikatuak: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea