Lan eta gogoeta egiteko Jardunaldia: Garapenerako Lankidetzaren Inguruko Praktiken eta Gradu Amaierako Lanen Programari Buruzko I. Topaketa
Eguna: 2015eko urriaren 23an, ostirala
Tokia: Euskal Herriko Unibertsitateko Biblioteka Nagusiaren batzar aretoan (Leioan)
UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoa GARAPENERAKO LANKIDETZAREN INGURUKO PRAKTIKEN ETA GRADU AMAIERAKO LANEN PROGRAMARI BURUZKO I. TOPAKETA antolatu dute.
Jardunaldi horren helburu nagusia da programan nola edo hala lagundu edo parte hartu duten eragile guztiei (irakasle, ikasle, administrazio publiko, erakunde sozial eta garapenerako lankidetzako erakundeak) elkartzeko aukera ematea. Era horretara, garapenaren lankidetzaren inguruko esperientziak partekatu eta PRAKTIKEN ETA GRADU AMAIERAKO LANEN PROGRAMA berraztertu nahi dugu, berori heziketa eraldatzeko tresna gisa erabilita. Espero dugu lan jardunaldiak ekarpen berriak egitea.
Era berean, nahi dugu topaketa programan sartuta dauden pertsonek aitorpena jaso dezaten, pertsona horiek gabe, programa ez bailitzateke gauzatuko.
PROGRAMA
-
9:30 Aurkezpena.
Iratxe Amiano UPV/EHUko Gizarte Erantzukizunaren arloko zuzendaria. -
9:45-10:00 Programaren balantzea: azken urteotako PRAKTIKEN ETA GRADU AMAIERAKO LANEN PROGRAMAk izandako emaitza azpimarragarrienak (pdf, 4,49 Mb)
UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa. -
10:00-10:15 Praktiken eta GRALen programa Garapenerako Lankidetzan inplikatutako erakundeen eta UPV/EHUren arteko topagune gisa.
Euskal Fondoa- Asociación de entidades vascas locales cooperantes. -
10:15-10:45 Garapenerako lankidetzako erakundeen ikuspegia eta egitekoa programan (pdf, 693 Kb)
MGI (Unibertsitate Elkartea UPV/EHU)
Bakea eta Duintasuna -
10:45-11:15 Parte hartzaileen gogoetak
Andrea Correa (Bilboko Irakasleen UE) -
11:15-11:45 Irakasleen eta Practicumaren arduradunen ikuspegia (pdf, 1,18 Mb)
Juanjo Celorio (Gazteizko Irakasleen UE)
Zuriñe Gaintza (Bilboko Irakasleen UE) - 11:45-12:15 ATSEDENA
-
12:15-13:30 Parte hartzeko mahaiak
Pertsona batek dinamizatuko du mahai inguru bakoitza, eta, bestalde, aurreragoko edizioei begira, alderdi positibo, alderdi negatibo eta hobekuntzarako proposamenei buruz zuzendutako gogoeta bat egingo da. - 13:30 Bateratze lana eta PROPOSAMENEN BILETA.
- 14 30 Amaiera.