GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN V. EDIZIOA

GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN V. EDIZIOA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa

Gaztea eta enpatikoa zara beste errealitate batzuekin? Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez? Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan. 2015/16 ikasturtean abian jarri zenez geroztik eta 2021/22 ikasturtera arte, programa honek UPV/EHUko ikastegi desberdinetako ehun bat ikasle mugitu ditu, esperientzia hau haien prestakuntza akademikoan txertatuz.

Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren V. topaketara maiatz honetan.

Helburuak

  • Gaztenpatia programa ezagutzera ematea UPV/EHUko kideei eta unibertsitatearekin lan egiten duten eragileei.
  • Gaztenpatiaren bazkide diren erakundeek Erdialdeko Amerikan eta Hegoamerikan dauzkaten proiektuak hobeto ezagutzea eta erronka berriak identifikatzea.
  • Gaztenpatiako hurrengo proiektuen helburuak eta ezaugarriak zehaztea.
  • UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoak esker ona adieraztea UPV/EHUko ikasleak hartu dituzten erakunde lokalei eta Gaztenpatian parte hartu duten UPV/EHUko ikastegiei, programan inplikatzeagatik.

Programa

Maiatzak 24, asteartea

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa. Joxe Mari Korta Zentroa (auditorioa)
Saioa Webexen bidez jarraitu ahal izango da campus guztietatik.

10:45. ONGI ETORRIA. GAZTENPATIA PROGRAMAREN AURKEZPENA.

  • Arantza Martinez. UPV/EHUko ikasleen zuzendaria. 
  • Juanma Balerdi. Euskal Fondoako zuzendaria.

11:00-12:30. GONBIDATUTAKO ERAKUNDE LATINOAMERIKARREN AURKEZPENAK GAZTENPATIA PROIEKTUEN INGURUAN.

  • Gaztenpatia Guatemala proiektua
    Inocenta Macz Caal. INCIDE-Iniciativa Civil para la Democracia (Demokraziarako Ekimen Zibileko) ordezkaria
  • Gaztenpatia Morazán proiektua
    Nory Hernández. Komunikazioko ikaslea, Meanguera udalerriko Segundo Montes Komunitatekoa.
  • Gaztenpatia Colectiva Feminista proiektua
    Irma Lima. Colectiva Feminista elkarteko ordezkaria.
  • Gaztenpatia Ibagué proiektua
    Rodrigo Valero. Eskualdeko hirigintzako espezialista eta Yapawayra Fundazioko gazteen proiektuko koordinatzailea.

Moderatzailea: Juanma Balerdi. Euskal Fondoako zuzendaria. 

12:30-14:00. ESPERIENTZIA, LAN ETA PRODUKTUEN MAHAIAK.

  • Gaztenpatiako aurreko edizioetan parte hartutako ikasleak eta saioetara etorritako entzuleak.

Moderatzailea: Arrate Agirrezabal. UPV/EHUko irakaslea

 

Maiatzak 25, asteazkena

UPV/EHUko Bizkaiko Campusa. Bizkaia aretoa. Oteiza aretoa.
TAILERRA. Gaztenpatian parte hartutako UPV/EHUko irakasleak eta beren homologoak.

10:00. BIGARREN SAIORAKO ONGI ETORRIA ETA SARRERA.

  • Guillermo Quindós. UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea.
  • Juanma Balerdi. Euskal Fondoko zuzendaria.

10:20-11:00. ERRONKEN ARABERA LAN EGITEA: IKASTEKO MODU BERRI BAT.

11:00-11:30. GAZTENPATIA PLATAFORMA, IDEIAK ETA PERTSONAK KONEKTATZEKO TRESNA.

  • Anaut Patterson. Gaztenpatiako kolaboratzailea eta plataformaren diseinatzailea.
    Plataforma berria ezagutuko dugu eta ikusiko dugu erronkak nola zehaztu eta argitaratu.

12:00-12:30. KAFERAKO ETENA.

12:30-14:00. ERRONKEN DIAGNOSTIKOA. 1. zatia. PREMIAK ANTZEMATEA.

  • Homologoek UPV/EHUko irakasleekin partekatuko dute premiak antzemateko dokumentua.

14:30-15:30. BAZKALTZEKO ETENA.

15:30-17:30. ERRONKAK DIAGNOSTIKATZEA. 2. zatia. ERRONKAK DISEINATZEA.

  • Talde txikian lan egitea. Lau talde (bat proiektuko). Erronkak diseinatzea. Saiatuko gara proiektu bakoitzeko arlo arteko bi erronka diseinatzen gutxienez. Plataformarekin lan egitea. Zehaztutako erronkak plataformara igotzea.

 

Maiatzak 26, osteguna

UPV/EHUko Bizkaiko Campusa. Bizkaia aretoa. Elhuyar gela. Joxe Mari Korta Zentroa (auditorioa)
Saioa Webexen bidez jarraitu ahal izango da campus guztietatik.

11:00-13:00. ONDORIOEN AZALPENA ETA PLATAFORMARA IGOTAKO ERRONKEN AURKEZPENA.

  • Dinamizazioa: UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa eta Ikaika Global.