KULTURARTEKO IV. GAZTENPATIA TOPAKETA: Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa
Gaztea eta enpatikoa zara? Parte hartu nahiko zenuke garapenerako lankidetza proiektuetan praktikak edo GRALa halakoetan eginez? Une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko
Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoko bazkide diren erakundeen proiektuetan. 2015/16 ikasturtean abian jarri zenez geroztik 2019/20 ikasturtera bitartean, programa honek UPV/EHUko ikastegi desberdinetako ehun bat ikasle mugitu ditu, esperientzia hau haien prestakuntza akademikoan txertatuz.
Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren urteroko topaketara.
Kulturarteko IV. Gaztenpatia topaketa: helburuak
- Gaztenpatia programa ezagutzera ematea UPV/EHUko kideei.
- 2018/19 ikasturtean Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak aurkeztea.
- Gaztenpatiaren bazkide diren erakundeek Erdialdeko Amerikan dauzkaten proiektuak hobeto ezagutzea eta erronka berriak identifikatzea.
- Gaztenpatia proiektuen helburuak eta ezaugarriak zehaztea.
- UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoak esker ona adieraztea UPV/EHUko ikasleak hartu dituzten erakunde lokalei eta Gaztenpatian parte hartu duten UPV/EHUko ikastegiei.
Tokia eta eguna
- Data: 2020ko otsailaren 3tik 7ra
- Tokia: UPV/EHUko Bizkaiko Campusa eta Gipuzkoako Campusa
Truke, prestakuntza eta eztabaida saioak egingo dira Gaztenpatia programan parte hartzen duten zenbait erakunde latinoamerikarren eta UPV/EHUko kideen artean. Jarduera horiek UPV/EHUk eta Euskal Fondoak programatu dituzte.