Kulturarteko III. Gaztenpatia topaketa
Gaztenpatia proiektua Euskal Fondoak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sortu zuten, unibertsitateko ikasleek Euskal Fondoak El Salvadorren, Nikaraguan eta Guatemalan dituen erakunde eta elkarte bazkideek lantzen dituzten proiektuetan egin ditzaten praktikak, curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak, eta gradu amaierako lanak.
Gaztenpatiak arreta berezia jartzen die gazteriarekin eta komunikazioarekin lotutako elementuei. 2016/2017 ikasturtean II. edizioa jarri du martxan, eta Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Soziologiako, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako, Arkitekturako, Psikologiako, Gizarte Langintzako, Antropologiako, Giza Nutrizio eta Dietetikako eta Ingeniaritzako ikasleek Erdialdeko Amerikako hiru herrialde horietako batean egin dituzte praktikak edo gradu amaierako lanak (GRAL).
Topaketaren helburuak
- Gaztenpatia proiektuaren berri ematea UPV/EHUko unibertsitate komunitateari.
- 2017/18an Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak ezagutaraztea.
- Gaztenpatiako kide diren erakunde eta elkarteek Erdialdeko Amerikan lantzen dituzten proiektuei buruzko informazio gehiago ematea.
- 2018/19ko Gaztenpatia proiektuen helburuak eta ezaugarriak definitzea.
- Gaztenpatian parte hartzen duten Erdialdeko Amerikako beste aldeei eta UPV/EHUko ikastegiei eskerrak ematea proiektuan esku hartzeagatik.
Egitaraua
Azaroak 12- ASTELEHENA
Jarduera hau UPV/EHUko unibertsitate komunitatearentzat izango da; bereziki, garapenerako lankidetza proiektuak egiten dituzten irakasleentzat, lankidetza praktiketako edo GRALeko ikasleen tutore direnentzat edota izan nahi dutenentzat.
Lekua: Psikologia Fakultatea (Erabilera anitzeko Gela. 3. solairuan)
- 11:00-12:00 Erdialdeko Amerikako erakunde gonbidatuen aurkezpenak: zer proiektu lantzen dituzten.
- Juamna Balerdi (Euskal Fondoa Fundazioaren Zuzendaria)
- Inocenta Macz (INDICE fundazioaren eta GAZTENPATIA programaren koordinatzailea Alta Verapazen, Guatemalan)
- Wilber Castellón. El Salvadorreko Psikologo eta ikerlaria. COLECTIVA FEMINISTArekin kolaboratzailea.
- 12:00-13:00 Esperientzien, lanen eta produktuen mahaia. Gaztenpatia proiektuetako ikasleen aurkezpenak.
- 13:30 -15:00 Janaria
Lekua: Carlos Santamaria Zentroa (2 bilera gela) eta Bilboko Ingeniaritza Eskola (Bideokonferentzia gela)
- 15:00-16:30 Lan- bilera. 2017/18 ikasturteko Gaztenpatia proiektuaren ebaluaketa eta 2018/19ko proiektuaren edizioa antolaketa.
Maiatzak 29, ASTEAZKENA: Bizkaiko Campusa (Leioa)
Lekua: Biblioteka Nagusiaren Eraikina (Leioa). (Batzar Aretoa)
- 10:00-12:00 Gaztenpatia. Gonbidatutako latinoamerikar erakundeen erakusketak garatzen dituzten proiektuen gainean.
- Irma Lima (Gaztenpatia-ko koordinatzailea. Colectiva Feminista. El Salvador)
- Rodrigo Valero (Gaztenpatia-Ibaguéko koordinatzailea)
- 12:00-13:30 Esperientzia, lan eta produktuen mahaiak. Lan mahaiak Gaztenpatia-ko ikasleekin.
Dinamizazioa: Ikaika eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa. - 13:30-15:00 Bazkaria
Maiatzak 30, OSTEGUNA: Donostiako Campus
Lekua: Joxe Mari Korta Zentroa (Auditorioa)
- 11:00-14:00 Gaztenpatia. Gonbidatutako latinoamerikar erakundeen erakusketak garatzen dituzten proiektuen gainean.
- Juamna Balerdi (Euskal Fondoko zuzendaria)
- Irma Lima (Gaztenpatia-ko koordinatzailea. Colectiva Feminista. El Salvador)
- Pedrina Ribera (Suchitotoko alkatesa)
- Rodrigo Valero (Gaztenpatia-Ibaguéko koordinatzailea)
- Walter Alexander Claros (Menguerako zinegotzia, Morazán)
- Dinamizazioa: Euskal Fondoa, Ikaika eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa.
- 14:30-15:30 Bazkaria
Maiatzak 31, OSTIRALA: Donostiako Campusa
Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Batzar Aretoa)
- 11:00-13:30 UPV/EHUren eta Euskal Fondoaren arteko lan bilera. 2017/18 edizioaren ebaluazioa eta 2018/19 edizioaren antolakuntza.
- Dinamizazioa: Euskal Fondoa, Ikaika eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoa.
- 13:30-15:00 Bazkaria